Euskal Herria Zuzenean, aurten azkenengoz Zuberoako Idauze-Mendin
2008-06-05 19:41 MusikeaBagilaren 27tik 29ra, XIII. Euskal Herria Zuzenean Zuberoako Idauze-Mendin egingo da azkenekoz herri horretan. Lehenengo zortzi urteak Arrosan (Nafarroa Behera) egin ostean, jaialdia Zuberoako herri horretan antolatzeko bost urteko kontratua sinatu eben eta aurten da amaierea.
Bagilaren 27tik 29ra, XIII. Euskal Herria Zuzenean Zuberoako Idauze-Mendin egingo da azkenekoz herri horretan. Lehenengo zortzi urteak Arrosan (Nafarroa Behera) egin ostean, jaialdia Zuberoako herri horretan antolatzeko bost urteko kontratua sinatu eben eta aurten da amaierea.
Musikea ez eze, bestelako aukera batzuk be izango dira, besteak beste, graffiti, perkusino, euskara zein afrikar dantza ikastaldiak, XIBA Herrien arteko euskal joko jaialdia, restons calmes, air group lehiaketea eta umeen txokoa. Musikeari jagokonez, aurtengo talde nagusiak, Clawfinger suediarrak, Toots & The Maytals talde mitiko jamaikarra, Kenny Arkana rap musikari frantsesa, Latzen, Ruper Ordorika eta Esne Beltza dira baina zerrendea ez da hor amaitzen.
2008ko EHZ jaialdiko barrikuntza nagusienetakoa, ‘EHZ Pack’ izenekoa litzateke, hau da, Hego Euskal Herriko jentea erakarteko asmoz ataratako txartel berezia. Hiru egunetarako txartela 40 euroan dago salgai eta autobus zerbitzua dobanekoa izango da. Autobusak Iruñeatik eta Hernanitik abiatuko dira. Erreserbak Egiteko edota informazino gehiago behar izan ezkero, ondoko webgunera jo:
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!