Sondikan izango da VI. Txotxongilo Eguna
2008-06-05 15:46 KultureaAurten bigarrenez, 2004ko esperientzia arrakastatsuaren ostean, Unima Euskal Herriko Txotxongilo alkarteak Txotxongilo Eguna antolatuko dau Sondikan, bagilaren 13tik 15era bitartean. Holan, Bermeoren lekukoa hartuko dau ekimenaren seigarren edizinoa antolatzeko.
Aurten bigarrenez, 2004ko esperientzia arrakastatsuaren ostean, Unima Euskal Herriko Txotxongilo alkarteak Txotxongilo Eguna antolatuko dau Sondikan, bagilaren 13tik 15era bitartean. Holan, Bermeoren lekukoa hartuko dau herri bizkaitarrak ekimenaren seigarren edizinoa antolatzeko.
Ekitaldiaren nondik-norakoak Bilbon aurkeztu ditue gaur eta bertan izan dira Unima taldeko presidente Enkarni Genua; Sondikako alkate Gorka Carro; ekimenaren zuzendari Javier Perez; eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura arloko zuzendari nagusi Jon Iñaki Zarraga.
'Egunero, Euskal Herrian, hiruzpalau txotxongilo-ikuskizun egiten dira; ganera, kultur egitarau ia danetan, txotxongiloak agiri dira'. Genuak txotxongiloen garrantzia azpimarratuz hasi dau prentsaurrekoa. 'Baloreak eta biziteko gogoa transmitidutea da gure alkartearen helburua', zehaztu dau. Alkartea 42 lagunek osotzen dabe eta horreek danak izango dira Sondikako bazter guztiak alaitzen. Carro alkateak eta Zarraga Kultura zuzendariak, sondikoztarra bera, ekimenaren garrantzia azpimarratu eta herrira hurreratzeko deialdia zabaldu dabe.
'Bitxikeriak' liburua
Ikuskizunak eta inguruko kontutxuak batzeko helburuagaz, taldeko 24 txotxongilogilek anekdotak eta bitxikeriak, 'beti alaiak eta bereziak, ez tristeak', 'Bitxikeriak' izeneko liburuan batu ditue.
Bestalde, txotxongiloen egitarauaz gan, helduei zuzendutako ikuskizun bi be izango dira Sondikan: El Tenderete taldearen Amores y desamores de la molinera o el buen oficio del maleficio (bagilaren 13an, 20:00etan, Kultur Aretoan) eta Deja bu panpin laborategiaren Covek nije ptica (barilaren 14an, 19:15eaan, Kultur aretoan).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!