Oteiza eta Uribe omendu ditu Bilboko Liburu Azokeak

Bizkaie! 2008-06-05 15:32   Kulturea

Bilboko Liburu Azokan, Arenaleko karpan, Jorge Oteiza jaiotzearen mendeurrenaren harian, artistearen izen bera daroan museoko kideak omendu ditue. Ekitaldi berean, Kirmen Uribe idazleak Kritika Saria jaso dau.

Bilboko Liburu Azokan, Arenaleko karpan, Jorge Oteiza jaiotzearen mendeurrenaren harian, artistearen izen bera daroan museoko kideak omendu ditue. Ekitaldi berean, Kirmen Uribe idazleak Kritika Saria jaso dau.


Oteiza, ehun urte

Azken urteotan, euskeraz zein gaztelaniaz, Oteizaren hainbat lan berrargitaratu ditu artistearen omenez sortutako museoak. Egindako datu-batze eta berrargitaratze lan hori eskertzeko, Bilboko Liburu Azokeak omenalditxua antolatu dau gaur.

'Obren ganean egindako ikerketa-lan sakonari esker, erakusketak antolatu ditugu. Erakusketa horreetan, Oteizaren eskulturez gan, liburuak be erakusten dira, bost mila aletik gora, filosofia, literaturea, zientzia, erlijinoa eta beste hainbat gairen ganekoak', azaldu dau museoko zuzendari Gregorio Díaz Ereñok.


Kirmen Uribek Kritika Saria jaso dau

'Nire nortasun agirian Ondarroan jaio nintzala imini arren, benetan Bilbon jaio nintzan'. Azalpen horregaz hasi dau Kirmen Uribek gaur Bilboko Liburu Azokako Kritika Saria jasoteko ekitaldia. 'Halanda be, Bilbo beti izan da niretzat ezin maitatu dodan maitalea', ganeratu dau. Izan be, urte betez baino ez da bizi izan Bilbon, unibersidadeko ikasketen lehenengo urtean. Ostean, han eta hemen bizi izan da, baina ez Bilbon.

'Beti izan dot loturea Bilbogaz eta Bilboko egileakaz'. Kritika Saria poesia liburuagaitik jaso arren, Uribek nobela bat idazten dagoala azaldu eta nobela horretan Bilboko hainbat egile agertzen dirala aurreratu dau, tartean Arteta, Arrue eta Meabe.

Bestalde, Jorge Edwardslatinoamerikar literaturako idazle esanguratsuenetarikoak Zilarrezko Luma Saria jasoko dau arratsaldean Ibone Bengoetxea Bilboko Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotziaren eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu