Gregorio Arrienek jaso dau Bilboko Liburu Azokako Urrezko Idazlumea

Bizkaie! 2008-06-04 10:41   Kulturea

Historialari bizkaitarrak saria jaso dauen ekitaldi berean Henrike Knörr omendu dabe. Eneko Knörrek, euskaltzain zanaren semeak, Ramon Zumalaberen margolan bat jaso eban Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik.

Gregorio Arrien historialari bizkaitarrak (Kortezubi, 1937) Urrezko Idazlumea, Bilboko Liburu Azokako sari nagusia, jaso eban atzo Josune Ariztondo Kultura diputaduaren eskutik. Ekitaldian, Anton Mari Aldekoa-Otalora Gerediaga alkarteko kidea izan eban alboan. Arrienek hainbat urtetan eginiko lana goratu eban Aldekoa-Otalorak. Haren esanetan, 'Arrienek behar handia egin dau gure historiako zuloak josteko'.

Arrien historialariak liburu ugari argitaratu ditu; Generación del exilio eta Medio siglo en un centro educativo, besteak beste. Batez be, hiru gai jorratu ditu: Euskal Herriko emigrazino politikoa, irakaskuntzearen historia eta pasiotarren historia.

Henrike Knörr omendu eben ekitaldi berberean. Eneko Knörrek, euskaltzain zanaren semeak, Ramon Zumalaberen margolan bat jaso eban Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu