Bruce Springsteenen kontzerturako sarrera gehiago jarriko ditue salgai

Bizkaie! 2008-06-03 14:58   Musikea

Txartel barriak barikuan jarriko ditue eskuragarri goizeko 10:00etan Ticktackticket sareko ohiko dendatan 75, 71 eta 61 euroan.

Bruce Springsteenen Donostiako kontzerturako sarrerarik ez bazenduan lortu, trankil. Bariku honetan, bagilak 6, goizeko 10:00etan, txartel kopuru mugatu bat egongo da eskuragarri Ticktackticket sareko dendatan, webgunean edota 902 15 00 25 telefonoan.

Aspaldi agortu ziran garagarrilaren 15ean Bruce Springsteen Donostiako Anoeta estadioan zuzenean ikusteko sarrerak. Baina orain, The Boss-ek E Street Band taldeagaz batera egin behar dauen birarako antolaketa teknikoa ezagutu ostean, estadioan jente gehiago sar daitekela kontuan izanda, musikari handia jesarrita ikusteko sarrera batzuk jarriko ditue salgai.


Prezioak

Txartelek 75, 71 eta 61 euroko salneurria izango dabe. Springsteenek eskatuta, personako sei sarrera baino ezin izango dira erosi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu