Eguaztenean eta eguenean egingo dira Bilbao Hiria lehiaketako finalak

Bizkaie! 2008-06-03 13:05   Musikea

Metal arloan, finala eguaztenean, bagilak 4, izango da eta honako talde honeek dira finalistak: Dead Means Nothing (Nafarroa), Meridian Zero (Tenerife) eta Sound Of Silence (Asturias). Pop-rock arloan, finala eguenean, bagilak 5, izango da eta honako talde honeek dira finalistak: Aaron Thomas (Madril), Munlet (Gipuzkoa) eta Trigger Travis (Gipuzkoa)

Metal arloan, finala eguaztenean, bagilak 4, izango da 20:00etan Bilborock aretoan eta honako talde honeek dira finalistak:


Dead Means Nothing (Nafarroa)

Nafar honeek a new wave of american metal estiloaren ordezkari bikainak dira, heavy musikea death-agaz eta nu-metal-agaz nahastauta.


Meridian Zero (Tenerife)

Tenerifen sortu zan taldea 1996an, Hellraiser izenagaz. Kanariar beterano honeek 2001ean sendotu eben taldea. Kantaria buru dala, Queensryche-ren jarraitzaileek gozau egingo dabe.


Sound Of Silence (Asturias)

Taldea 1999an sortu zan Asturiasen baina 2004ko udagoienera arte ez ziran hasi hardcoretik, euren oinarrizko soinutik, heavy death-erako pausua emoten.


Pop-rock arloan, finala eguenean, bagilak 5, izango da 20:00etan Bilborock aretoan eta honako talde honeek dira finalistak:


Aaron Thomas (Madril)

Thomas Tasmania ugartean, Australian jaio zan 1976an. 18 urte zituala Kroazaria joan zan eta boxeoari ekin eutson. Gero, Los Angelesera bidaiatu eta denporaldi bat han egin ondoren, Madrilera etortea erabagi eta, egun, Madrilen bizi da. Lehiaketan 'Follow the elephants' aurkeztuko dau.


Munlet (Gipuzkoa)

Mendaroko bikotea, Herr Proffessor (programazinoak, gitarrea, tekladuak) eta Lady Fingers-ek (ahotsa, osziladoreak) osotua. Teknoaren, poparen eta rockaren artean dabil bikote hau; Transpop Records Bartzelonako diskoetxearen bidez, 'Clínica de ruidos' lana atara eben igaz.


Trigger Travis (Gipuzkoa)

Eskola zaharreko hardcorean oinarrituta sortu zan Trigger Travis taldea 2006ko amaieran. Taldekide guztiak undergroundeko Donostiako taldeetatik datoz (Uncover the Fake, The New Mogambo Old School Stars, Sophrosyne, Toxika!, Ira et Decessus. ). 2008ko hasieran lehenengo diskoa argitaratu eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu