'Bilbao Hiria' Pop-Rock Lehiaketearen 20. urteurrena kontzertu bereziakaz ospatuko da

Bizkaie! 2008-06-02 15:14   Musikea

Bilborock aretoko taula ganean Yo soy Julio Cesar, Zea Mays eta Olimpic taldeak izango dira bariku honetan, bagilak 6, 20:00etatik aurrera.

'Bilbao Hiria' Pop-Rock Lehiaketearen 20. urteurrena ospatzeko, datorren barikuan, bagilak 6, kontzertua bereziak izango dira 20:00etatik aurrera Bilborock aretoan. Taula ganetik, Yo soy Julio Cesar, Zea Mays eta Olimpic taldeek euren musikea eskainiko dabe.

Yo Soy Julio Cesar lehiaketearen lehenengo edizinoko irabazleak izan ziran. Handik urte bira itxi eben taldea, baina lantzean behin batzen dira, ekitaldi berezietarako eta urteurrenak ospatzeko batez be. Bestalde, Zea Mays lehiaketearen lehenengo hamarkadako ordezkaria da eta hamargarren edizinoan, Tele Bilbao saria jaso eban. Azkenik, Olimpic azken edizinoetan sailkatutako taldeetariko bat da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu