Blas de Otero Nazinoarteko Poesia Sariketeak 6.000 euroko saria emongo deutsoz poesia-lan onenari

Bizkaie! 2008-06-02 14:07

Blas de Otero-Bilboko Uria Nazinoarteko Poesia Sariaren lehenengo edizinoak datorren bagilaren 15era bitartean mundu osoko idazleen lanak josoko ditu. Jatorrizko lanek, gai librean, gitxienez 700 eta gehienez 1.000 lerroko luzerea izan ahal dabe eta Barrainkuako Kultur Etxera (Barrainkua, 5) igorri behar dira.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazinoak 6.600 eurogaz sarituko ditue Blas de Otero-Bilboko Uria Nazinoarteko Poesia Sariaren lehenengo edizinoko gaztelaniazko eta euskerazko lan bakotxa.

Blas de Otero (Bilbo, 1916ko martiak 15 - Madril, 1979ko bagilak 29) sariketearen lehenengo edizino honen helburu nagusia literatur sormena sustatzea eta Bizkaiko uriburuko biztanleei bertako idazlerik handienetakoa izan zanaren lana hurreratzea dira.

Sariketan parte hartzeko betebeharrak eta epaimahaiaren epaia (plazaratzen danean)­ Bilboko Udalaren webgunean irakur daitekez
(www.bilbaonet).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu