‘Ekiozu Euskal Eskola Publikoari’, bagilaren 1ean Barakaldon
2008-05-27 15:16Barakaldon izango diran ekitaldien artean, Tapia eta Leturia Band, Egon, Varapalo zein Erdizka Lauetan taldeen emonaldiak, Katakrak talde kataluiniarraren ‘L’Animalada’ ikuskizuna eta Betizuren saioa azpimarra daitekez.

Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia datorren domekan, bagilaren 1ean, izango da Barakaldon, EHIGE, Euskal herriko Ikasleen Gurasoen Alkarteak antolatuta. XVII. Edizinoa izango da aurtengoa eta euskerea eta euskal kulturea ez eze, beste kultura batzuk ezagutzeko aukerea be izango da, alkarbizitzari eta kulturartekotasunari aparteko garrantzia emonaz.
Barakaldoko Herriko plazan, Los Fueros pasealekuan eta San Bizente eta Los Hermanos parkeetan, euskal dantzak, kale antzerkia, umeentzako jolasak, kirolgunea eta musikea ez dira faltako; gainera, Udalak tailerrak antolatuko ditu lorategi botanikoan, Santa Ageda auzoan, Larrazabal eskola-museo zaharra bisitetako aukerea be egongo da eta ausartenentzako Nerbioi Itsasadarrean zeharreko osterak iragarri ditue.
Barakaldon izango diran ekitaldien artean, Tapia eta Leturia Band, Egon, Varapalo zein Erdizka Lauetan taldeen emonaldiak, Katakrak talde kataluiniarraren ‘L’Animalada’ ikuskizuna eta Betizuren saioa azpimarra daitekez.
Antolatzaileek milaka lagun espero ditue datorren domekan eta, beraz, garraio publikoa erabilteko deia luzatu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!