Teresa Ahedo pintore bizkaitarrak 'Parpadear' izeneko erakusketea inaugurauko dau gaur

Bizkaie! 2008-05-27 11:34   Kulturea

Artistearen 20 lan baino gehiago batzen dira erakusketan, muraletik formatu txikira arte, eta guztietan emakumearen irudia da oinarria, forma biribilakaz, adierazkortasunez eta samurtasunez beterik. Erakusketea Bilboko Lumbreras arte-galerian izango da ikusgai bagilaren 27ra arte.

Teresa Ahedo pintore bizkaitarrak 'Parpadear' izeneko erakusketea inaugurauko dau gaur Bilboko Lumbreras arte-galerian. Artistearen 20 lan baino gehiago batzen dira erakusketan, muraletik formatu txikira arte, eta guztietan emakumearen irudia da oinarria, forma biribilakaz, adierazkortasunez eta samurtasunez beterik.

Ahedoren uniberso personal eta profesionalera hurreratzea ahalbidetzen dau erakusketeak, 'pinturearen bizitzea ordenetan daben' koadroak diralako, Carmelo Camacho artisteak dnoan legez. 'Parpadear' erakusketako elementu nabarmenena 'emakume adierazkorrak' dirala ganeratu dau.

Pintore bizkaitarraren emakumeak indartsuak dira, marra lodiakaz pintautakoak, eta hareen barretxuak ikuslearengana zuzentzen dira, modu konplizean. 'Bizitzaz beteriko eta bizitza emoteko gai diran gizakiak dira'.

'Parpadear' erakusketea bagilaren 27ra arte izango da ikusgai Bilboko Lumbreras arte-galerian, Henao kaleko 3 zenbakian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu