Eusko Ikaskuntzak eta Ajangizko Udalak lankidetza hitzarmena sinatuko dabe
2008-05-27 11:25Honegaz, 89 hitzarmen sinatu ditu Eusko Ikaskuntzak euskal udalakaz kultura eta zientzia jarduerak garatzeko, horreetako hamalau Bizkaian.
Datorren barikuan, hilak 30, Ajangizko Udalak kultura eta zientzia lankidetza hitzarmena sinatuko dau Eusko Ikaskuntza erakundeagaz aurrerantzean kultura ekintzak alkarregaz jorratzeko. Ajangizko alkate Koldo Carbonell eta Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko presidenteordeJon Kortazar izango dira hitzarmenaren sinatze ekitaldian.
Honegaz, 89 hitzarmen sinatu ditu Eusko Ikaskuntzak euskal udalakaz kultura eta zientzia jarduerak garatzeko, horreetako hamalau Bizkaian. Lankidetza hitzarmen honeen barruan artxibo eta liburutegiak eguneratzen dira, ondarea erroldatzen da, ikerketa bekak emoten dira, erakusketa, jardunaldi eta kongresuak antolatzen dira, gogoeta estrategikoak egiten dira, liburuak editetan dira edo udalerrietako ondare herrikoi eta historikoko batzea sustatzen dira.
Lehenengo alkarlan modura, Euskal Filologian lizentziatutakoei zuzendutako ikerketa beka deialdi bat egingo da, Ajangizko toponimia jasoteko. Eskaerak aurkezteko epea bagilaren 23an amaituko da. Informazino gehiago: www.eusko-ikaskuntza.org/eu/becas/convenio/object.php?o=16962
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!