Julio Llamazaresek zarratuko dau Leongo idazlerik ezagunenakaz Bilbon egindako topaketak

Bizkaie! 2008-05-26 14:28

Bidebarrieta Kulturgunean Leongo narratiba eta idazleei eskainitako bost jardunaldietako azkena egingo da bihar, martitzena, hilak 27, 20:00etatik aurrera. ‘Leongo Idazleen Topaketen’ amaierako ekitaldian, kritikari nahiz irakurleen aldetik ospe handia lortu dauen Julio Llamazares idazleak parte hartuko dau. Sarrerea dobakoa da.

Bidebarrieta Kulturgunean Leongo narratiba eta idazleei eskainitako bost jardunaldietako azkena egingo da bihar, martitzena, hilak 27, 20:00etatik aurrera, Bilboko Hogar Leonések Kultura eta Hezkuntza Sailaren lankidetzaz antolatuta. ‘Leongo Idazleen Topaketen’ amaierako ekitaldian, kritikari nahiz irakurleen aldetik ospe handia lortu dauen Julio Llamazares idazleak parte hartuko dau. Sarrerea dobakoa da.

Julio Llamazaresek (Vegamián, 1955) abokatu lana baztertu eta kazetari lanei ekin eutsen Madrilen. Hantxe bizi da ordutik. ‘Luna de lobos’ (1985) izan zan bere lehenengo nobelea, eta obra honi esker Literatura Sari Nazionaleko finalistea izan zan Narratibaren alorrean. Liburua zinemara eroan eben ondoren. Hiru urte geroago, ‘Lluvia amarilla’ eleberriaren bitartez, Literatura Sari Nazionaleko finalista bihurtu zan ostera be. Nobelagile legez, ‘Escenas de cine mudo’ eta ‘El cielo de Madrid’ be emon ditu argitara, estimu handiko obrak hizkuntzaz egiten dauen erabilera zehatzagaitik eta deskribapen zainduengaitik. Bere lanaren beste bereizgarrietako bat intimismorako jokerea da, ‘En mitad de ninguna parte’ eta ‘Tres historias verdaderas’ narrazino liburutetan be atzemon daitekeenez.

Horrezaz gan, egungo panorama literarioko idazlerik malguenetako bat da, danetariko lan esparruak jorratu baititu, nobela, narrazinoa, poesia (‘La lentitud de los bueyes’ eta ‘Memoria de la nieve’), saioa (‘El entierro de Genarín’), zinemarako gidoiak (‘Retrato de un bañista’, ‘El techo del mundo’ eta ‘Luna de lobos’) edota bidaia-liburuak (‘El río del olvido’ eta ‘Tras-os-montes’). Bere azken argitalpena, ‘Entre perro y lobo’ izenburukoa, azken 25 urteotan plazaratu dituan artikuluen bildumea da.

‘Leongo Idazleen Jardunaldiak’ aukera ezin hobea izan dira erkidego horretako gaur egungo idazlerik bikainenetako batzuk ezagutu ahal izateko. Julio Llamazaresegaz batera, beste idazle honeek be parte hartuko dabe: Antonio Pereira, Hizkuntzearen Errege-Akademiaren Fastenrath Sariaren irabazle eta Leongo Unibersidadeko Honoris Causa Doktorea, eta José María Merino eta Luis Mateo Díez, Espainiar Hizkuntzearen Errege-Akademiako kideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu