Leioako IX. Umore Azokako sarituak
2008-05-26 11:47 KultureaKaleko ikuskizun Onenari saria Cikaros & TinCan Company taldeak jaso dau ‘Freaks’ ikuskizunagaitik; Euskadiko Kaleko Ikuskizun Onenari saria, barriz, Gaitzerdi Teatrorentzat izan da ‘Otsoko’ ikuskizunagaitik.
Aurtengo edizinoan parte hartu daben 47 konpainietatik 12 euskaldunak izan dira. Estreinaldiei jagokenez, eskainiko diran 49 ikuskizunetatik 14 estreinaldiak izan dira, horreetatik 6 euskal taldeenak. Hona hemen zerrendea: Organik Dantza Taldearen 'Malditas'; Trapu Zaharra taldearen 'El Concursazo', 0 Teatro (Zero) taldearen 'Atlantida, la fete des temps', Gaitzerdi Teatroaren 'Otsoko', Hortzmuga Teatroaren 'Super Plast', Malas Kompañías taldearen 'Ukelele Jauna'.
Epaimahaiak Umore Azokearen bederatzigarren edizinoaren sarituen izenak jakinarazo ditu. Aurtengo irabazleak ondokoak izan dira:
Kaleko ikuskizun Onenari:
- Cikaros & TinCan Company, Danimarkakoak, ‘Freaks’ ikuskizunagaitik, zirko garaikidea dan ikuskizuna dalako; teknika eta dramaturgiaren egitura dibertigarria dan eszenaratzearen alde egiten dabe, artista bakotzak bere kualidade zein kalidadea erakutsiz.
Euskadiko Kaleko Ikuskizun Onenari:
- Gaitzerdi Teatroari, ‘Otsoko’ ikuskizunagaitik, bere alde estetiko eta interpretatiboa orekatuz proposamen integrala dalako eta eraldagarriak diran elementu eszenikoak ezin hobeto erabilten ditualako.
Epaimahaia Fernando Pérez, Carlos Gil, Jordi Colominas, Elvira García, Eduardo López, Javier Alcorta, Jorge Sanz y Fernando Marín-ek osotu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!