Iñaki Otxoa de Oltza mendizalea hil da

Bizkaie! 2008-05-23 12:08

Annapurna (8.091 metro) mendian bost gau 7.400 metrora garuneko edema batek jota eta oso larri egon ostean, Iñaki Otxoa de Oltza (1967-05-29) mendizale iruñearrak ezin izan deutso bizitzeari eutsi eta bariku goizaldean hil da.

Orain dala egun batzuk, mendizaleak zortzimilakoaren tontorra egin baino ehun metro lehenago egitasmoa bertan behera ixtea erabagi eban eskuak izozten hasi jakozan eta. Kanpamentura bajau eta txarto sentiduten hasi zan. Beragaz, Horia Colibasanu errumaniarra egon da espedizino guztian, baita larri egon dan bost egun horreetan be.

Erreskate-taldeak antolatu ostean, Ueli Steck suitzarrak Iñaki egoan lekura arte ailegetea lortu eban eta altuerearen gatxari aurre egiteko botikak emon eutsozan. Mendizalearen osasun egoereak hobera egin eban baina, azken orduetan, biriketan arazoak sortu eta hil egin da.

Zortzi mila metrotik gorako hamalau gailurretatik hamabi eginak zituan. Igazko apirilean lortu eban hamabigarrena: Dhaulagiri (8.172 metro). Annapurna eta Kangchenjunga falta jakozan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu