Euskal Herriko komunikabideetako dokumentazino zerbitzuetako gidea aurkeztu dabe

z 2008-04-28 14:27

Komunikabideetako Dokumentazinoari buruzko I. Jardunaldietan, urtebeteko ikerketa-lanari esker, Euskal Herriko Hedabideetako Dokumentazino Zerbitzuetako on-line Gidea aurkeztu dabe. Teresa Agirreazaldegi, Milagros Ronco eta Idoia Camacho EHUko irakasleek gidea osotzen jarraituko dabela aurreratu dabe.

Komunikabideetako Dokumentazinoari buruzko I. Jardunaldietan, urtebeteko ikerketa-lanari esker, Euskal Herriko Hedabideetako Dokumentazino Zerbitzuetako on-line Gidea aurkeztu dabe. Teresa Agirreazaldegi, Milagros Ronco eta Idoia Camacho EHUko irakasleek gidea osotzen jarraituko dabela aurreratu dabe.


Zein da jardunaldion helburua?

Dokumentazino Zerbitzuak hedabideontzako ezinbesteko tresna dira. Eurei esker, eguneko informazinoa atondu eta kazetariek hobeto egin leikie lan. Horrezaz ganera, Dokumentazinoak komunikazinoak egunero sortzen dituan oinarriak eta ondareak be batzen ditu. Horregaitik, errealidade hori ikasleei eta ganerako enpresetako langileei be aurkeztu gura izan deutsegu. Izan be, azken aldian informazinoa gordeteko moduak arin aldatu dira. Bigarrenik, sektorearen bilgunea osotu gura izan dogu, alkarren barri izateko eta esperientziak partekatzeko. Azkenik, Jardunaldiek Dokumentazinoaren garrantzia goraipatzen dabe.


Jardunaldiek jarraipenik izango dabe?

Bai. Hasteko, datorren urtean Dokumentazinoari, modu orokorrean, erreparauko deutsagu. Geroago, hemendik urte bira, Komunikabideetako Dokumentazinoaz egingo dogu berba, baina beharbada beste gai bat izango dau ardatz. Azken batean, hainbat ikuspegi dagoz gai bera aztertzeko.


Zelakoak dira Euskal Herriko komunikabideetako Dokumentazino Zerbitzuak?

Euskal Herriko komunikabideetako Dokumentazio Zerbitzuak, orokorrean, gitxi dira eta, ganera, tamaina handiko enpresetan dagoz gehien bat. Enpresa horreek barruko produkzinorako erabilten ditue, enpresarako zerbitzuak dira, eta kanpoko erabiltzaileei zerbitzu hori eskaintzea sarritan ez-ohiko jarduera subertetan da. Gehienetan, zerbitzu txikiak dira, gitxieneko eskakizunak beteteko be gatx izaten dabela esan geinke. Enpresa handietan, Diario de Navarra, Diario Vasco edota ETBn, barriz, ez da holakorik pasetan.

Genero ikuspegitik, langileen bi herenak andrazkoak dira eta hezkuntza-maila altua dute: %74,13 lizentziatuak dira eta, denera, %77,58k Unibertsitate ikasketak eginda dituzte.


Ikuspegi orokor batetik aztertuta, zeintzuk dira Euskal Herriko komunikabideetako Dokumentazino Zerbitzuen indargune eta ahuleziak?

Dokumentazino Zerbitzuek informazino kopuru ikaragarri handiak kudeatzen ditue. Diario Vascok, berbarako, 900.000 barri, 400.000 pdf dokumentu (1999-2007) eta 400.000 argazki batzen ditu. EiTB taldeko irratiek, 75.000 Lp eta single ditue danetara, 60.000 CD, beste 65.000 kanta musika zerbitzari digitalean eta, azkenik, 20.000 saio eta ahots-dokumentu. Euskal Telebistako irudien artxiboan 225.000 bideozinta dagoz gordeta.

Digitalizazioak dokumentazinoa indartu dau. Informazinoa gero eta errazago kudeatzen da eta, horregaitik, erabili be. Azken batean, autokontsultearen bidea zabaldu dau. Zoritxarrez, arriskuak be badagoz, berbarako, dokumentalistearen lan handia ikusezinago bihur daiteke.


Dokumentazinoa kazetaritza ikasleentzako urtenbide profesionala izan daiteke?

Bai. Ikasleentzat komunikabideetako Dokumentazino Zentroetan lan egiteko aukerea izan daiteke. Informazinoan eta komunikazinoan adituak dira, dokumentazinoaren helburuak eta tresnak desbardinak badira be.


Euskal Herriko komunikabideetako Dokumentazio Zentroetako Gidea aurkeztu dozue. Zelan kontsultau daiteke?

Ikerketa-lan baten ondorioz, Euskal Herriko komunikabideetako Dokumentazio Zentroak danon esku jarteko bidea garatzea erabagi genduan. Internetek eskaintzen dituan baliabideek zabalkundea eta erraztasuna ganeratu deutsoz ekimenari. Aldi berean, sareak direktorioaren eguneratzea ahalbidetzen dau eta hori gida batentzat ezinbesteko baldintzea da. Euskeraz eta gaztelaniaz garatu dogu, EHUko 'Dokumentazinoa Komunikabideetan' ikasgaiko ikasleek lagunduta: www.kzdokumentazioa.wordpress.com eta www.serviciosdedocumentacion.wordpress.com helbideetan dagoz, hurrenez hurren. Bertan, Dokumentazio Zerbitzu bakotxaren helbidea, telefonoa, webgunea, arduradunen izenak… eguneratuta topau daitekez. Ganera, modu digitalean eratu dogu: testu, argazki, soinu eta bideo artxiboak topau daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu