Komunikabideetako Dokumentazinoari Buruzko I. Jardunaldiak

Bizkaie! 2008-04-23 19:42

Euskal Herriko hedabideek dituen Dokumentazino Zentroei buruzko Jardunaldiak gaur, apirilak 24, EHUko Leioako kanpusean hasiko dira. Bertan, hedabideok euren artxiboak aurkeztuko ditue eta gaian sakontzeko asmoa azaldu dabe.

Euskal Herriko hedabideek dituen Dokumentazino Zentroei buruzko Jardunaldiak bihar, apirilak 24, EHUko Leioako kanpusean hasiko dira. Bertan, hedabideok euren artxiboak aurkeztuko ditue eta gaian sakontzeko asmoa azaldu dabe.

Hedabideek eurek plazaratutako informazinoa gordeteko artxiboak sortzen ditue. Ondoren, atzera begirako informazinoa biltegi horretan zelan bilatu gakoa izaten da. Horretarako, hedabideok hainbat bide garatu ditue. Jardunaldiotan Euskal Herriko hedabideek euren eskarmentuaren barri emongo deuskue. Ganera, teknologia barriek jarduera horretan izandako eragina be azalduko dabe.

Gaur eta bihar, EHUko Leioako Kanpusean izango da hitzordua (Bibliotekako Hitzaldi Aretoan).


Egueneko egitaraua (Apirilak 24)

8:45 - 9:00 Materiala jasotea.

9:00 - 9:15 Zabaltze ekitaldia. Alfonso Unceta. Gizarte Zientzia eta Komunikazino Fakultadeko Dekanoa. Begoña Zalbidea. Kazetaritza Saileko zuzendaria.

9:15 - 9:30 Agurra. Bingen Zupiria. ETBko Zuzendaria. Martxelo Otamendi. Berria egunkariko Zuzendaria.

9:30 - 10:00 Euskal Herriko komunikabideetako dokumentazio-zerbitzuen analisia. Teresa Agirreazaldegi, Milagros Roncoeta Idoia Camacho. EHUko irakasleak.

10:00 - 10:30 'Eusko Irratiko Ondare Dokumentalaren Digitalizazioa'. Iñigo Ceberio. Euskadi Irratiko Fonotekako arduraduna.

10:30 - 11:00 'Catalogación y ambientación del sonido en radio y televisión'. Itziar Mendia. Radio Euskadiko Fonotekako arduraduna.

11:00 - 11:30 Kafea.

11:30 - 12:15 'El área de archivo en el proyecto de digitalización de ETB'. Jesús Andérez. ETBko Dokumentazino eta Artxibo Saileko burua.

12:15 - 12:30 'La Agencia de noticias Atlas País Vasco'. Sonia Guardado. Atlas País Vascoko dokumentalistea.

12:30 - 12:45 'Los documentos audiovisuales y su conservación'. Milagros Ronco. EHUko irakaslea.

12:45 - 13:30 'Media Asset Management (M.A.M.) y plataformas de digitalización de contenidos de ETB'. Koldo Lizarralde. Injinerutzako zuzendariordea.

15:30 - 17:30 EITBko instalazinoetara bisita (Aurretiaz izena emon behar da. Plaza mugatuak).


Barikuko egitaraua (Apirilak 25)

9:00 - 9:30 ‘La Hemeroteca de EITB: la orientación al cliente’. Marta Iturregi. EITBko Hemeroteka arduraduna.

9:30 - 10:15 ‘El centro de documentación multimedia del periódico El Correo y la documentación en el Grupo Vocento’. Jesús Oleaga. El Correo egunkariko Dokumentazino Burua. Mauricio Martin. Vocento Taldeko Dokumentazino Burua.

10:15 - 11:00 ‘Los documentalistas en las redacciones digitales de prensa y TV: nuevos retos profesionale’s. José Alberto García. Miguel Hernández Unibersidadeko irakaslea; Josep Lluís Micó. Ramon Llull Unibersidadeko irakaslea; Pere Masip. Ramon Llull Unibersidadeko irakaslea.

11:00 - 11:30 Kafea.

11:30 - 12:00 ‘Berria egunkariaren dokumentazio zerbitzua’. Jon Barandiaran. Berria egunkariko dokumentalista.

12:00 - 12:15 ‘Gida: Euskal Herriko komunikabideetako dokumentazio-zerbitzuak’. Teresa Agirreazaldegi, Milagros Ronco eta Idoia Camacho. EHUko irakasleak.

12:15 - 12:45 ‘Hemeroteka Plus, Publikazio idatzien ustiaketa digitala’. Julen Agirrezabalaga. Plazaguneako Sail Komertzialeko arduraduna.

12:45 - 13:15 ‘Sarean zer? Interneteko berriak lotzeko baliabidea’. Gregorio Hernández. Elekako Teknikaria.

13:15 - 13:45 ‘Tresna linguistikoak informazioa atxitzeko’. Eneko Agirre eta Iñaki Alegria. IXA Taldea. EHUko irakasleak.

15:00 - 17:00 Mintegia: ‘Komunikabideetako Dokumentazioa eta ikerkuntza’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu