Sarako Biltzarrak inoiz baino idazle gehiago batu ditu

Bizkaie! 2008-03-25 13:46

Aurten, Biltzarraren 25. urteurrenean, Arbelbide eta Peillen idazleak omendu zituan. Lapurdiko herrian 130 idazle baino gehiago batu ziran literaturgileen eta irakurleen alkarrizketarako ferian.

Sarako Biltzarraren 25. urteurrenaren harira, martiaren 24an egindako agerraldian Txomin Peillen eta Xipri Arbelbide Iparraldeko idazle handiei omenaldia egin jaken hareen ibilbideagaitik. Gatuzain argitaletxeak betetako hamar urteak be ezin ahaztu, ezta Eusko Ikaskuntzearen bekak jasotako hamar gazteak be.

Eguraldi euritsua izan arren be, ehunka lagun batu ziran Sarako (Lapurdi) Idazleen Biltzarrean. Zilarrezko ezteiak bete ditu feriak eta, hori dala eta, inoiz baino idazle gehiago batu ziran udalerri lapurtarrean. Jean Michel Garat antolatzaileak jakitera emon ebanez, '130 idazle baino gehiago' izan ziran, igazko 120ak gaindituz.

Artistei jagokenez, idazleak eta margolariak batu ziran batez be, baita diskoak eta ikus-entzunezkoak be. Trikitixen eta txalaparten doinuan, idazleak eta irakurleak zuzeneko komunikazinoan izan ziran. Hori da Sarako Idazleen Biltzarra berezi egiten dauena, irakurle eta idazleen arteko lotura estua, liburu baten egilea ezagutzeko eta irudipenak alkar trukatzeko aukerea emoten dau, 'Durangokoa lako azoketan gatxa izaten dana'. Hori adierazo dau Garatek: 'Sarakoa ez da egun komertziala, berba egiteko eta batzeko eguna da'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu