'Amore bidera' Ibilaldiaren kantea eta bideoklipa aurkeztu ditue

Bizkaie! 2008-03-12 14:26   Musikea

Xabier Amurizak kantearen berbak idatzi ditu, 'nire bizitza guztian egin dodan letra politena, sakonena'. Nuuk At taldea eta Mikel Urdangarin musikeaz arduratu dira eta Zigor Aiartzak irudiak hartu ditu ostean bideoklipa egiteko.

Aurtengo Ibilaldia maiatzaren 25an ospatuko da Zornotzan, Andra Mari Ikastoleak antolatuta, 'Amore bi eta' lelopean. Herriko artistek egindako lanaren emoitza erakutsi dabe gaur Bilbon egindako prentsaurrekoan, jaialdiaren kantea eta bideoklipa hain zuzen be. Kantearen izena leloaren antzekoa da: 'Amore bidera'.

Xabier Amurizak kantearen berbak idatzi ditu, 'nire bizitza guztian egin dodan letra politena, sakonena'. Nuuk At taldea eta Mikel Urdangarin musikeaz arduratu dira eta Zigor Aiartzak irudiak hartu ditu ostean bideoklipa egiteko. Artista horreek danak dagoz zeozelan Andra Mari ikastoleagaz lotuta, ikasle ohiak edota herrikoak diralako. Prentsaurrekoan, ganera, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko lehendakari Juan Carlos Gomez eta Ikastolako presidente Itxaso Gerediaga izan dira.

'Amore bi eta bakarra bihotza, Etxano bat eta, bi bider bat, Zornotza'. Amurizak ez dau Etxano ahaztu, jaioterria. Bestalde, Nuuk At taldekoek poz handiz hartu eben kantea egiteko enkargua eta erantzuna bikaina izan da, kanta alaia, batez be gazteei zuzendutakoa egin dabe. Amurizaren esanetan, 'urteko kantea izango da, seguru'. Mikel Urdangarinek azken pintzeladak emon deutsoz lanari eta umeak, euskerea eta Ibilaldiaren logoa aintzat hartuta, Zigor Aiartzak eta Martxel Suarezek bideoklipa montau dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu