Eusko Jaurlaritzeak monumentu izentau dau Añanako Zambrana-Herran jauregia

Bizkaie! 2008-03-12 11:06

Zambrana-Herran sendiaren jauregia Gesaltza Añanan dago. Pedro de Zambranak aginduta 1695. urtean eregiten hasia, XVII. mendeko jauregi bikaina da, eta haren trazadura kultua (herrian dagozan bizitegirako eraikinen artean, Ozpinastarren jauregia baino ez dago haren parean) erraz nabarmentzen da inguruko eraikinen aldean, konposizinoaren kalidadeagaitik.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Añana herri arabarreko Zambrana-Herran jauregia monumentu izentau eta Kultur Ondarea kalifikazinoagaz babestea erabagi dau. Babes honetan sartu dira Zambrana-Herran jauregia, eraikina bera eta eraikinaren ingurua, multzo bat osotuz.

Mugaketeak jauregiaren izaera bereizgarria babestea eta balioa emotea dau helburu, beharrezko ikusi baita Zambrana-Herran sendiaren jauregiaren ingurua eta bista zaintzea ondasuna behar bezela babesteko eta balioa emoteko; mugaketa horren bidez, jauregiko inguruak eta eremu funtzionalak babestuko dira.

Zambrana-Herran sendiaren jauregia Gesaltza Añanan dago. Pedro de Zambranak aginduta 1695. urtean eregiten hasia, XVII. mendeko jauregi bikaina da, eta haren trazadura kultua (herrian dagozan bizitegirako eraikinen artean, Ozpinastarren jauregia baino ez dago haren parean) erraz nabarmentzen da inguruko eraikinen aldean, konposizinoaren kalidadeagaitik.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Añanako Zambrana-Herran jauregi hau Euskal Kultura Ondarearen Zentroari atxikitutako Kalifikautako Kultura Ondasunen Erroldan inskribiduko dau eta onartutako Dekretuaren barri Jabego Erregistroari, interesdunei, Añanako Udalari eta Arabako Foru Aldundiko Kultura, Hirigintza eta Ogasun Sailei jakinarazoko jake.

Era berean, Kultura Sailak Añanako Udalari udal-urigintzako araudia Legeak dakarren arabera egokitu eta moldatu daiala eskatuko deutso eta egokipen hori gauzatu bitartean, Monumentu izendapenaz eragindako eremuan egin beharreko lanak Arabako Foru Aldundiak onartu beharko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu