Europako Batzordeak 899 miloe eurogaz zigortu dau Microsoft

Bizkaie! 2008-02-27 17:35

Europako Batzordeak 899 miloe euroko isuna jarri deutso Microsoft enpreseari, Europako Batasunak enpresa bati inoiz jarri deutson isunik handiena, Windows sistema eragileagaz bateragarriak diran produktuak produzidu ahal izateko beste enpresei informazinoa karuegi saltzeagaitik.

Europako Batzordeak 899 miloe euroko isuna jarri deutso Microsoft enpreseari, Europako Batasunak enpresa bati inoiz jarri deutson isunik handiena, Windows sistema eragileagaz bateragarriak diran produktuak produzidu ahal izateko beste enpresei informazinoa karuegi saltzeagaitik.

Europako Exekutiboak beste bi zigor jarri deutsoz erraldoi informatikoari; lehenengoa, 497 miloekoa, 2004ko martian jarrera menderatzailea leporatuta; eta bigarrena, 280,5 miloekoa, 2006ko garagarrilean jarri eutson lehiako enpresei alkarreragingarritasunaren ganeko informazino nahikoa ez emoteagaitik.

Danetara, orain arte Bruselak ia 1.700 miloe euroko isunak jarri deutsoz.


Microsoftek ez ditu bete 2004an ezarritako isunak

Batzordearen arabera, bezeroei informazinoa karuegi kobrauta, Microsoftek ez ditu bete 2004ko martian ezarritako isunak. Isun horreen arabera, Bill Gatesen konpainiak alkarreragingarritasunaren ganeko datuak 'arrazoizko baldintza ez diskriminatzaileetan' emon behar zituan.

Lehen Instantziako Auzitegiak onartu egin eban neurri hori 2007ko irailean. Enpreseak bere jokabidea 2007ko urriaren 22an zuzendu eban.

Microsoftek pasa dan astean iragarri eban etorkizunean beste enpresei bere produktuen alkarreragingarritasunaren ganeko beharrezko informazino guztia emongo eutsela. Halanda be, Batzordeak gogorarazo eban enpreseak lehenago be gauza bera esan baina ez ebala bete.

Bitartean, urtarrilaren 14an, Europako Batzordeak ikerketa bi jarri zituan martxan, konpainia horren enpresa lehiakideek salaketa bi jarri ostean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu