Muniain eta Ramalhoren debuta Athleticegaz

Bizkaie! 2008-02-27 11:14
Athletic-Amorebieta partidua gaur, zezeilak 27, Zornotzan Ibilaldiaren alde

Partidu honegaz, Athleticek bere ereserkian dinoan legez ‘Euskal Herriaren erakusgarri’ dan futbol taldeak Ibilaldiagazko eta euskereagazko dauen konpromisoa berresten dau, batutako dirua jai horretara bideratuko baita.

Caparros entrenatzaileak iragarri dauenez, Athleticeko kanterako harribitxiak, Iker Muniain 15 urteko aurrelari nafarra eta Jonas Ramalho, aita Angolakoa eta ama Leioakoa dituan 14 urteko kadetea gaur jokoan ikusteko aukerea egongo da Zornotzan.

Gaur, hilak 27, arratsaldeko zazpietan, 2008ko Zornotzako Andra Mari ikastoleak antolatzen dauen Ibilaldiaren inguruan beste ekitaldi eder bat biziteko aukerea izango dogu: Athleticek eta Amorebietak Urritxeko zelaian jokatuko daben partidua, hain zuzen be.

Partidu honegaz, Athleticek bere ereserkian dinoan legez ‘Euskal Herriaren erakusgarri’ dan futbol taldeak Ibilaldiagazko eta euskereagazko dauen konpromisoa berresten dau, batutako dirua jai horretara bideratuko baita. Aurrean 3. mailako S.D. Amorebieta izango dau, joan dan denporaldian 2.B mailara igoteko play-offeraino heldu zana.

Bizkaiko eta Euskal Herriko kirol-erakunde historikoa eta ikastolen aldeko jaia bat eginik, beraz, Zornotzan itzal handia eta historia luzea dauen azulakaz batera. Futbol zaletu eta euskaltzaleentzako arratsaldea pasetako modu erakargarria. Horretarako, sarrerak salgai dagoz ondorengo lekuetan: Andra Mari Ikastolan (26ra arte), eta Amis, El Cojo, Singing Frog, Venecia, Orratz eta Las Vegas tabernetan (25era arte). Partidu egunean bertan generaleko prezioak ondokoak izango dira: 10 € nagusientzat eta 5, umeentzat. Tribunako sarrerek edade guztietarako 15 € balio dabe

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu