Mexikoko Durangoko uriko ordezkaritza batek Bizkaiko Durango bisitauko dau

Bizkaie! 2008-02-27 10:05

Mexikoko Durango uriko ordezkariak izango dira gaur, zezeilak 27, Bizkaiko Durangon, Euskadin zehar egingo daben bisitaldiaren barruan. Ondoren Donostiarantz abiatuko da uri mexikarreko ordezkaritzea.

Mexikoko Durango uriko ordezkariak izango dira gaur, zezeilak 27, Bizkaiko Durangon, Euskadin zehar egingo daben bisitaldiaren barruan. Ondoren Donostiarantz abiatuko da uri mexikarreko ordezkaritzea, Durangoko Udaleko iturriek iragarri dabenez.

Bisitari honeek CIDEU zentroko (Centro Iberoamericano de Desarrollo Estrategico Urbano) ordezkariak dira. Erakunde honek 80 bazkidetik gora batzen ditu, eta horreetatik 78 Hiri Plangintza Estrategikoaren partaide dira.

Une honetan, Mexikoko Durango uriko alkatea da CIDEU zentroko presidentea, eta, Donostiara etorri behar dauela-eta, Durango ezagutzeko aukerea aprobetxau gura izan dau.

Mexikoko Durango uriko ordezkaritzea osotuko dabe Jorge Herrera Mexikoko Durango uriko alkateak eta CIDEU erakundeko presidenteak, Cesar Guillermo Rodriguez Estaduko Gobernuaren Komunikazino eta Herri-lanetako idazkariak, Humberto Rosales Estaduko Gobernuaren Turismo Saileko ordezkariak, Francisco Javier Rodriguez Durangoko Uri-garapeneko eta Herri-lanetako zuzendariak, Ixcel Carmona Durangoko Gizarte Komunikazinoko zuzendariak, Ruben Ontiveros 'Siglo XXI' egunkariko zuzendariak eta Pilar Rincon Udal Turismoko zuzendariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu