The Beatles talde ingelesaren ganeko kultur zikloa izango da Gernikan

Bizkaie! 2008-02-26 14:16

Martiaren 4tik 14ra bitartean, Gernikako Segundo Olaeta musika eskoleak eta Kultur Etxeak antolatuta, Liverpooleko banda mitikoaren jarraitzaileek aukera parebakoa izango dabe taldearen ganeko bitxikeriak ezagutzeko, zinea, kontzertuak eta erakusketak izango dira-eta ziklo honetako protagonista nagusiak.

Martiaren 4tik 14ra bitartean, Gernikako Segundo Olaeta musika eskoleak eta Kultur Etxeak antolatuta, Liverpooleko 'The Beatles' banda mitikoaren jarraitzaileek aukera parebakoa izango dabe taldearen ganeko bitxikeriak ezagutzeko, zinea, kontzertuak eta erakusketak izango dira-eta ziklo honetako protagonista nagusiak.

Martiaren 4an, 'A hard day's night' pelikulea izango da ikusgai 19:00etan; martiaren 5ean, 'Help' filma eskainiko da, ordu berean; martiaren 7an, baina ordubete lehenago, 18:00etan, 'The Beatles cartoon' izeneko marrazki bizidunen emonaldia eskainiko da.

Martiaren 10ean, 'Ready Steady Go! - The Beatles Live' eta 'Imagine: John Lennon' dokumentalak izango dira ikusgai, 19:00etan. Emonaldi horreek danak Elai Alai aretoan eskainiko dira eta sarrerea dobakoa izango da.

Musikeari jagokonez, martiaren 8an eskainiko da lehenengo kontzertua. Dolly John Lennon and The Plastic Clono Band izeneko taldeak Lennonen kontzertu bat erakusten dauen antzezlana eskainiko dau, Lennonek bere 'beatle' garaian baita bakarkako ibilbiden be abestu zein idatzi zituan abestiakaz. Ikuskizuna Lizeo antzokian izango da, 20:00etan, eta sarrera 2 eurokoa izango da.

Ondoren, martiaren 13an, Segundo Olaeta musika eskolako ikasleek 'Pop-Rock mobimentuaren sormena' izeneko entzunaldia eskainiko dabe Lizeo antzokian, 18:30ean. Martiaren 14an, Segundo Olaetako ikasleek beste emonaldi bat eskaniko dabe, Elai-Alai aretoan, 18:30ean. Kontzertu bi horreek dobakoak izango dira.

Azkenik, zikloak irauten dauen bitartean, The Beatles taldearen ganeko erakusketea izango da ikusgai Gernikako Kultur Etxean. Diskografia ofiziala eta argitaratu bako diskoak, argazkiak, posterrak, liburuak edota dokumentalak erakutsiko dira bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu