Erreka Mari txotxongiloak 30 urte bete ditu

Bizkaie! 2008-02-12 18:40   Kulturea

Erreka Mariren 30 urteetan, Donostiako bikoteak 1.500 emonaldi inguru eskaini ditu hainbat eskola, ikastola, ludoteka eta kultur etxetan. Euskal Herri osoko eta baita nazinoarteko beste hamaika lehiaketa eta agertokietan be aurkeztu dira antiguotarrak.

Honezkero 30 urte pasau dira Enkarni Genua eta Manolo Gomez bikote donostiarrak 1978ko zezeilaren 12an Erreka Mari txontxongiloa, euskal literaturako lamiarik ezagunena, lehenengo aldiz taularatu ebanetik.

Erreka Mariren 30 urteetan, Donostiako bikoteak 1.500 emonaldi inguru eskaini ditu hainbat eskola, ikastola, ludoteka eta kultur etxetan. Euskal Herri osoko eta baita nazinoarteko beste hamaika lehiaketa eta agertokietan be aurkeztu dira antiguotarrak. Izan be, Espainia, Kuba, Mexiko, Ekuador eta AEBetan dozenaka ekitalditan hartu dabe parte euren panpina ezagunenagaz. Leku horreetan guztietan harrera zoragarria izan dabe eta milaka umeakana heldu dira.

Gitxi gorabehera 4-12 urte tarteko umeentzat zuzentzen dau Erreka Marik bere mezua, maitasunari erreparauta, eta ingurumenagazko eta lagun hurkoagazko errespetua lau haizetara zabalduz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu