Bidebarrieta Kulturguneak ‘Darwinen Eguna’ ospatuko dau

Bizkaie! 2008-02-12 10:25

Bidebarrieta Kulturguneak ‘Darwinen Eguna’-ren bigarren edizinoa ospatuko dau gaur, zezeilak 12, Eboluzinoaren Teoria kaleratu ebann Charles Darwin biologo britainiarraren jaiotza (1809an) gogoratzeko mundu osoan antolatzen diran ospakizunen barruan.

Bidebarrieta Kulturguneak ‘Darwinen Eguna’-ren bigarren edizinoa ospatuko dau gaur, zezeilak 12, Eboluzinoaren Teoria kaleratu ebann Charles Darwin biologo britainiarraren jaiotza (1809an) gogoratzeko mundu osoan antolatzen diran ospakizunen barruan.

Zientzia dibulgazinoa sustatzea helburu dauen jardunaldi hau, eboluzinoaren teoria azaltzeko Darwinek 1859an argitaratu eban ‘Espezieen jatorria’ liburuko pasarte batzuen irakurketaz hasiko da. Ondoren, Ricardo Amils, Jose Carlos Perez Cobos eta Eustaquio Molina irakasleek berbaldi bana eskainiko dabe.

Ricardo Amils-ek, Madrilgo Unibersidade Autonomoko Mikrobologia irakasle eta Astrobiologia Zentroko ikertzaileak, ‘Mineralak ala azukerak? Zer nahiago izan eben lehen izaki bizidunek?’ izenburuko berfbaldia emongo dau. Mikrobiologian izandako azken aurrerapenetan oinarrituta, giza-bizitzearen garapena erraztu eban lehen energia-iturria zein izan zan aztertuko dau. Honen ondotik, Jose Carlos Perez Cobos-ek, EHUko Farmazia Fakultadeko Giza-Fisiologia irakasleak, elikadura-ohiturek gure arbasoen eta gure espeziearen burmuina garatzeko daben garrantzia aztertuko dau ‘Buruargiak gara txirlak jaten ditugulako’ hitzaldiaren bidez.

Amaitzeko, Eustaquio Molina, Zaragozako Unibersidadeko Paleontologia katedraduna, Estadu Batuetako ikastetxe batzuetan Eboluzinoaren Teoria eta Darwinen lanei jagokezan oinarri zientifikoak baztertu eta giza-bizitzearen jatorria dogma erlijiosoetan oinarrituta azaltzen dauen kreazionismoa sustatzearen alde zabaldutako joeraz berba egingo dau. ‘Kreazionismoa eboluzinoaren aurka: diseinu adimendunaren estrategia’ izenburuko hitzaldi honen ondoren, Juan Ignacio Perez EHUko erretorea, Eduardo Angulo EHUko biologo eta Zirkulu Eszeptikoko kidea, eta CSIC Zientzi Ikerketarako Kontseilu Goreneko Biofisika Unitateko zuzendari Felix Goñi partaide dituan mahaingurua hasiko da, ‘Eboluzinoaren teoria eta mito kreazionistak’ aztertzeko asmoz.

Bilbon ‘Darwinen Eguna’ ospatzeko ekitaldia kultura eta zientzia sustatzea helburu nagusi dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko Bidebarrieta Kulturguneak, Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU/UPV), Zirkulu Eszeptikoak eta Center for Inquiry-k antolatu dabe.


‘Darwinen Eguna’ jardunaldiaren egitaraua

Lekua: Bidebarrietako Liburutegia (ekitaldi aretoa).

18:00etan: ‘Mineralak ala azukerak? Zer nahiago izan eben lehen izaki bizidunek?’, Astrobiologia Zentroari atxikitako ikertzaile eta Madrilgo Unibersidade Autonomoan Mikrobologia irakasle dabilen Ricardo Amilsen eskutik.

18:45etan: ‘Buruargiak gara txirlak jaten doguzalako?’, Euskal Herriko Unibersidadeko Farmazia Fakultadeko Giza-Fisiologia irakasle Jose Carlos Perez Coboren eskutik.

19:40etan: ‘Kreazionismoa eboluzinoaren aurka: diseinu adimendunaren estrategia’, Eustaquio Molina, Zaragozako Unibersidadeko Paleontologia katedradunaren eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu