Mundumira Bergaran ospatuko da

Bizkaie! 2008-02-07 16:26

Bagilaren 6tik 8ra bitartean, Gipuzkoako Debagoiena eskualdea lurralde desbardinetatik etorritakoen topagune bihurtuko da eta, aldi berean, aukerea izango da euskal ondare historikoa, artistikoa eta naturala erakusteko eta ezagutzeko.

Mundumira munduko kulturen jaia Bergaran ospatuko da bagilaren 6tik 8ra bitartean. Gipuzkoako Debagoiena eskualdea lurralde desbardinetatik etorritakoen topagune bihurtuko da eta, aldi berean, aukerea izango da euskal ondare historikoa, artistikoa eta naturala erakusteko eta ezagutzeko.

'Euskal Herria' aldizkariagaz batera jaialdia antolatuko dauen Debagoiena Mankomunidadeko Turismo eta Kultura Sailak jakinarazo dauenez, jaialdia etorkizuneko gizartearen erakuslea izan daiteke, 'bizirik dagoan lurralde batean sortzen danaren erakusle, beti be norberaren kulturearen ezaugarriak mantenduz eta beste kulturen ezaugarriak ezagutuz'.

Jarduera honegaz, eskaintza integrala egin gura da, zabala, danetarikoa. Eskualdearen irudia Euskal Herrian zehar zabaltzea da helburua eta, aldi berean, turismoa, aisialdia eta kulturea zabaltzea.

Jaialdiak atal desbardinak izango ditu: mundu osoko musikak (kontzertuak, tailerrak...); erakusketak eta mahai-inguruak; umeentzako jolasak; mendi irteerak...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu