Gaztezulo eta Fagor Electrodomesticos nagusi Ukan sarietan
2008-02-07 10:53Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak banatzen dituan Ukan Barrikuntza eta Publizidade sarietan, lehenengo saria, 12.000 euroko Ukan Barrikuntza saria, Gaztezulo aldizkariak lortu dau; bigarren saria, 6.000 euroko Ukan Publizidade saria, Fagor Electrodomesticos enpresearen 'Laba Pirolitikoak' iragarkiari emon deutsie.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak banatzen dituan Ukan Berrikuntza eta Publizidade sariak emon ditue Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Lehenengo saria, Ukan Barrikuntza saria, Gaztezulo aldizkariak lortu dau; bigarren saria, Ukan Publizidade saria, Fagor Electrodomesticos enpresearen 'Laba Pirolitikoak' iragarkiari emon deutsie. Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta euskalgintza zein publizidade arloko ordezkariak izan dira sari-banaketa ekitaldian.
Garaikurrak Alberto Irazu Gaztezulo-ko zuzendariak eta Fernando Gomez-Acedo Fagor Electrodomesticos-eko Kontseilu Errektoreko presidenteak jaso ditue Azkarate sailburua eta Baztarrika sailburuordearen eskutik.
Alde batetik, 12.000 euroz horniduta dagoan Ukan Barrikuntza sariaren helburua da kontsumitzaileen preminak eta beharrak betetea eta, aldi berean, barriztetako ahalegin ekonomikoa egin dauen euskerazko komunikabidea saritzea eta jagokon jentaurreko autorpena egitea.
Bestetik, 6.000 euroz horniduta dagoan Ukan Publizidade sariak honako helburua dau: produktu edo zerbitzu bat irrati, telebista, egunkari edo aldizkari bidez zabaltzeko helburuagaz produzidutako euskerazko publizidade-iragarki onena aintzat hartu eta saritzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!