Baserria.com, sektorea ezagutarazoteko web orria

Bizkaie! 2008-02-06 13:22

Sarean www.baserria.com helbidea aktibo dago honezkero, sektorea ezagutzera emoteko, zeozelan topagune izateko eta baserri giroko produktu zein bestelako jarduera batzuk doban iragarteko asmoagaz.

Sarean www.baserria.com helbidea aktibo dago honezkero, sektorea ezagutzera emoteko, zeozelan topagune izateko eta baserri giroko produktu zein bestelako jarduera batzuk doban iragarteko asmoagaz. Baserria.com web orrian animali, artisautza, baserri, nekazal makina, nekazalturismo, abentura kirol, elikagai, nekazaritza eta baserri eta itsas munduagaz zerikusia daben gauzei buruzko iragarkiak iragarri eta bilatzea errazagoa izango da aurrerantzean.

Web orrian diran atalen artean, nekazalturismoa eta abentura kirolei buruzkoak azpimarrtu daitekez baina, era berean, nabarmentzekoa da eztabaida-lekua edo foroa, beste erabiltzaleakaz nekazaritza munduari buruzko gaiak, arzoak zein erronka aztertu eta eztabaidatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu