Internauta euskaldunek elebila.eu izentau dabe 2007ko euskerazko webgunerik onena

Bizkaie! 2008-02-06 10:15

Interneten euskerazko bilaketak egiteko aukerea emoten dauen elebila.eu bilatzaileak jaso dau puntuaziorik onena http://www.teknopata.net blogak antolatutako zazpi@2007 sariketan.

Interneten euskerazko bilaketak egiteko aukerea emoten dauen elebila.eu bilatzaileak jaso dau puntuaziorik onena http://www.teknopata.net blogak antolatutako zazpi@2007 sariketan. Sariketea modu guztiz zabalean eta parte hartzailean antolatu da eta 2007an interneten euskeraz egin diran zazpi ekarpenik onenak topetea izan da helburua.

Horretarako, txapelketea fase bitan garatu da: lehenengo eta behin, 2007ko abenduan, wiki bat zabaldu zan, irakurleek euren proposamenak egiteko. Urtea amaitu orduko, 31 hautagaik osotzen eben zerrendea. Urtekoak ez ziran proposamen bi albo batera itxita, 29 hautagai pasau ziran bigarren fasera. Botazinoan parte hartu daben 29 hautagaien artean, edukiak konpartiduteko plataformak, 2.0 ekimenak, blog personalak, tematikoak, hedabide digitalak... izan dira.

Bigarren fasean hilabeteko epea egon da botoa emoteko. Danetara, 200 bat internauta euskaldunek parte hartu dabe botazinoan eta hona hemen, euren eretxiz, 2007an euskeraz egindako zazpi ekarpenik onenak:

1. Elebila.eu, euskerazko bilatzailea (106 boto).

2. Euskalbar.eu, euskerazko hiztegiak web nabigatzaileetan zuzenean kontsultetako tresna (71 boto).

3. Euskaltube.com, Youtube bideo atariaren euskerazko klona (65 boto).

4. Eibar.org, eibarnauten plataforma digitala (61 boto).

5. AHTGelditu.org, AHT Gelditu plataformearen webgunea (55 boto).

6. Seigarren postuan bardinketea dago: 45na bozka dute paperezko euskarria eta digitala uztartzen dituen Gaur8.infok eta 2007an 100. saioa egin eban Irratia.com irrati digitalak (45 boto).

7. Euskalnatura.net, zientzia eta teknologian espezializautako ataria (44 boto).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu