Emakundek 20 urte bete ditu

Bizkaie! 2008-02-05 10:59

Emakundek bere 20. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo dau gaur, zezeilak 5, Lehendakaritzako egoitzan, Gasteizen. 1988. urteko zezeilaren 5ean Emakunderen sorkuntzarako legea onartu zanetik orain arte erakundearen inguruan lan egin dabenak batuko dira ospakizunean. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da 18:30ean hasiko dan ospakizun-ekitaldiaren buru.

Emakundeko arduradunen esanetan, 1988an euskal erakundeek institutua sortu ebenetik, bide barriak zabaldu ditu bardintasunerantz. 'Denpora honetan ahalegin handia egin da administrazino publikoetan bardintasunaren aldeko egiturak sortzen, administrazino desbardinen arteko sareak eregiten, arlo pribaduan be bardintasunaren alde lan egiten daben erakunde, entidade eta talde desbardinak bultzatzen eta laguntzen', azaldu dabe.

Administrazinoan bardintasunaren aldeko sareak eta egiturak sortu eta sendotzea izan da Emakunderen zeregin garrantzitsuena urte honeetan eta, horregaz batera, administrazinoetan bardintasun politikak bultzatzeko gai izateko personak trebatzea be. Horren erakusle dira orain arte egindako Ekintza Positiborako Planak edota erakundeen artean sortu dan alkarlana.

'Eta ezin da ahaztu urte honeetako lorpen handienetakoa: Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea, Emakundek landu ebena eta Eusko Legebiltzarrak 2005. urtean onartutakoa. Onarpen horregaz, hainbat asmo lege bihurtu ziran, hainbat ames, errealidade', nabarmendu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu