Easo Abesbatzeari eta Isabel Diez irakasleari emon deutsie EHU-Donostiako Orfeoia Saria

Bizkaie! 2008-01-17 10:31   Musikea

Sariaren helburuak ibilbide profesionala aintzatestea eta ikerketa musikala sustatzea dira. Holan, epaimahaiak Easo Abesbatza saritzeko 'bere bizitza luze eta emonkorra' izan ditu kontuan. Isabel Díez irakaslea katalogazino eta ikerketa lan baten harira saritu dabe.

Easo Abesbatza eta Isabel Diez irakaslea izan dira ibilbide profesionala aintzatesten eta ikerketa musikala sustatzen dauen Euskal Herriko Unibersidadea-Donostiako Orfeoia Sariaren zazpigarren edizinoko irabazleak.

Donostiako Orfeoiak prentsa ohar batean adierazo dauenez, koruak eta EHUk sinaturiko hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak osoturiko epaimahaiak 'bere bizitza luze eta emankorra' izan dau kontuan Easo Abesbatzeari saria emoteko.

Ganera, Isabel Díez irakaslea be saritu dau 'Ahots eta pianorako kantua Euskal Herrian 1870 eta 1939 artean: katalogazinoa eta ikerketa' lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu