Ana Belenek ‘Anatomía’ disko barria aurkeztuko dau Bilbon
2008-01-15 13:53 MusikeaSei urte egon da Ana Belen diskorik kaleratu barik eta orain, barriz, ‘Anatomia’ izenburukoagaz dator. Disko horregaitik emakume batek egindako Pop Disko Onenaren sarirako izentau eben Grammyetan.
Ana Belen aktore eta abeslari madrildarrak kontzertua eskainiko dau datorren zezeilaren 24an Bilboko Euskalduna jauregian. 2001eko ‘Peces de ciudad’, besteak beste, Sabina, Fito Páez eta Víctor Manuelen abestiekaz osotutako diskoaren ondoren, sei urte egon da Ana Belen diskorik kaleratu barik eta orain, barriz, ‘Anatomia’ izenburukoagaz dator. Disko horregaitik emakume batek egindako Pop Disko Onenaren sarirako izentau eben Grammyetan.
Joaquín Sabina, Víctor Manuel, Pablo Guerrero, Bebe, Pancho Varona eta Antonio García de Diego izan dira, besteak beste, ‘Anatomia’ diskorako abestiak idatzi dituenak.
Kontzertua arratsaldeko zortzietan hasiko da eta sarrerak salgai dagoz 34 eta 42 euroan. Sarrerok telefonoz, 944 310 310 zenbakian, Euskalduna Jauregiko leihatilan, BBKren Orotariko Kutxazainetan eta Internet bidez erosi daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!