Manolo Kabezaboloren AEBtako bireari buruzko dokumentala aurkeztuko dabe gaur EHUko Leioako campusean
2008-01-10 11:31 MusikeaEuskal Herriko Unibersidadeak (EHU) antolaturiko ‘Punk 1977 + 30’ jardunaldiak amaituko dira gaur, hilak 10, ‘The Last Tres Tour’ dokumentalaren aurkezpen eta lehenengo emonaldi ofizialagaz (11:00etatik aurrera). Filmak Manolo Kabezabolok 2004an AEBtan egin eban birea jasoten dau.
Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) antolaturiko ‘Punk 1977 + 30’ jardunaldiak amaituko dira gaur, hilak 10, ‘The Last Tres Tour’ dokumentalaren aurkezpen eta lehenengo emonaldi ofizialagaz (11:00etatik aurrera). Filmak Manolo Kabezabolok 2004an AEBtan egin eban birea jasoten dau.
EHUko iturriek jakinarazo dabenez, ‘Nomecuentes Películas’ zine askeko produkzino etxe barriak eginda, ‘The Last Tres Tour’ DVDak protagonistearen 38 abesti gehi beste banda batzuren 13 kanta eta zenbait alkarrizketa batzen ditu. Filmak AEBetako punk latinoaren egoerea erakusten dau.
Dokumentalaren emonaldiagaz amaitutzat emongo dira ‘Punk 1977 + 30’ jardunaldiak. Punk mobimentuaren 30 urte ‘ofizialak’ beteten dirala aprobetxatuz, jardunaldiek kulturearen eta kontrakulturearen historiaren une zehatz ha aztertu dabe bi hilebetean zehar, pelikula, dokumental, berbaldi eta mahai-inguruen bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!