Sarriegi buru dauen zortzikotea Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaren zain
2007-12-03 13:27 BertsolaritzeaAitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi dira abenduaren 16an, Donostian jokatuko dan finalean kantauko dabenak.
Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi dira abenduaren 16an, Donostian jokatuko dan finalean kantauko dabenak.
Astegoienean Ordizian jokatutako azken finalaurrean erabakita geratu zan nortzuk izango diran Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantauko daben zortzi bertsolariak. Aitagarria, Ordiziako saio horretan bertsolari bi sailkatu zirala zuzenean finalerako, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze
Puntuen arabera, Aitor Sarriegi Ordiziako txapelduna izan da puntu gehien eskuratu dauena (508) eta ondoren sailkatu dira Aitor Mendiluze (506,5), Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta txapelketako bertsolari gazteena, Beñat Gaztelumendi. Zortzi bertsolari horreek jokatuko dabe Donostian, Illunbe zezen plazan, abenduaren 16an izango dan finala.
2007ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak salgai dagoz abenduaren 3tik. Sarrerak abenduaren 13ko, eguena, arratsaldera arte egongo dira eskuragarri. Sarrerarik geratzen bada, abenduaren 16an bertan jarriko ditue salgai Illunbeko lehiatiletan.
Finalerako sarrerak eskuratzeko:
GIPUZKOAN:
-Donostian: Bilintx Megadendan eta Hontza liburudendan.
-Tolosan: Kantabriko tabernan.
-Ordizian: Etxaniz tabernan.
-Oiartzunen: Amazkar tabernan.
-Zarautzen: Txiki Polit tabernan.
-Hernanin: Dobera Euskara Elkartean eta Lete liburudendan. -Zumaian: Turismo Bulegoan.
-Eibarren: Arrate Kultur Elkarteko tabernan eta Montecasino tabernan.
BIZKAIAN:
-Durangoko Azokako Bertsozale Elkartearen stand-ean.
-Mallabian: Izar Gorri tabernan.
-Ermuan: Txalaparta tabernan.
ARABAN:
-Gasteizen: Bertsozale Elkartean.
NAFARROAN:
-Iruñean: Karrikirin.
IPARRALDEN
-Baionan: ELKARen
-Senperen: Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!