Musikea ideiak eta mezuak zabaltzeko
2007-11-20 17:08 MusikeaLau urteko ibilbidean 120 kontzertu baino gehiago emon ostean, Kloratita taldeak 'Inoiz baino gehiago... komunismoa' izeneko hirugarren diskoa, bikotxa, aurkeztu dau.
Lau urteko ibilbidean 120 kontzertu baino gehiago emon ostean, Kloratita taldeak 'Inoiz baino gehiago... komunismoa' izeneko hirugarren diskoa, bikotxa, aurkeztu dau.
'Musikea eraldaketarako bitarteko moduan ulertu eta erabili izan dogu. Jentartea eraldatzeko eta ideiak eta mezuak zabaltzeko bitarteko legez', azaldu dabe taldekideek. Hortik, 'Kloratitaren hirugarren lanaren diseinu eta eduki guztia Venezuelan martxan dagoan prozesua babesteko da'.
Sontizon musika talde venezuelarragaz alkarlanean egindako proiektua da eta, 'horregaitik, kantak gaztelaniaz dagoz, diskoa han be banatuko dalako'. Ganera, diskoa 'oso prezio herrikoiean jarriko da salgai, sei euroan; atarako diran irabaziak, gitxi izan arren, Boltxe aldizkariari emotea erabagi dogu'. Sontizonen kantak bigarren diskoan jasoten dira. Lehenengoan, barriz, Kloratitaren kantek 76 minutu hartzen ditue.
Diskoez gan, lan honek 16 orriko liburutxua be badakar eta, ganera, Boltxe kolektiboak Venezuelaren ganeko formazino liburu gehigarria preparau dau eta euro batean izango da salgai.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokara begira ataratako lana da eta taldeak, oraingoan be, autoprodukzinoari ekin eutso.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!