Amaia Monterok La Oreja de Van Gogh itxi eta bakarkako ibilbideari ekingo deutso

Bizkaie! 2007-11-20 12:12   Musikea

La Oreja de Van Gogh taldeak 2008rako disko barria iragarri dau baina abeslaria ez da Amaia Montero izango, izan be, taldearen 11 urteko ibilbideari agur esan eta bakarkako ibilbideari ekingo deutso.

La Oreja de Van Gogh taldeak 2008rako disko barria iragarri dau baina abeslaria ez da Amaia Montero izango, izan be, taldearen 11 urteko ibilbideari agur esan eta bakarkako ibilbideari ekingo deutso.

Aurreko egunotan zurrumurruak zabaldu izan dira, taldearen barruan desadostasunak zirala Amaia Montero eta Pablo Benegasen artean giroa nabarmen nahastuz. Edozelan be, talde barruan arazorik ez dagoala baina abeslariak alde egitea erabagi dauela jakin dogu azken orduan.

La Oreja de Van Gogh taldearen blogean zabaldutako oharrean irakur daitekeenez, ‘abesti ugari idazteko geratzen jakula sentiduten dogu. Izan be, betiko pasinoagaz gabilz 2008rako prest izatea espero dogun diskoa lantzen’.

Taldeak estudiokon lau disko kaleratu ditu eta sei miloe saldu 1998tik hona. Taldeak irabazi dituan sarien artean, 2006ko Garmmy latinoa da aitagarriena, Guapa izeneko diskoagaz. Pablo Benegas, Xabi San Martín, Haritz Garde, Alvaro Fuentes eta atzora arte Amaia Monterok osotzen eben taldea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu