Punkari buruzko jardunaldiak EHUn, mobimentuaren 30 urteak ospatzeko
2007-11-07 17:46 MusikeaGitxienez orain hiru hamarkada sortu zanetik, punkaren eragina bestelako alorretara zabaldu da, modara, diseinura, zinemara edota ikus-arteetara. Merkatuak azaleko alde hutsal batzuk berehala bereganatu dituan arren, aro digitalaren erdian, erispide punk batzuek oraindik sasoian diraute
Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) ‘Punk 1977 + 30’ jardunaldiak hasiko ditu bihar, zemendiak 8, Leioako campuseko areto nagusian, 12:00etatik aurrera emongo dan ‘The Filth and the Fury’ Sex Pistols ospetsuei buruzko dokumentalaren emonaldiagaz. Punkaren 30 urte ‘ofizialak’ aprobetxatuz, jardunaldiek kontrakulturearen historiaren une zehatz ha aztertu nahi dabe, EHUko iturriek azaldu dabenez.
Gitxienez orain hiru hamarkada sortu zanetik, punkaren eragina bestelako alorretara zabaldu da, modara, diseinura, zinemara edota ikus-arteetara. Merkatuak azaleko alde hutsal batzuk berehala bereganatu dituan arren, aro digitalaren erdian, erispide punk batzuek oraindik sasoian diraute, ‘zeuk egin eizu’, ‘etxeko teknologiak’, ‘anti-copyright’ eta bestelako auzi politikoagoek inoiz baino gehiago indarrean jarraitzen dabelako. Jardunaldietan pelikulak, dokumentalak, berbaldiak eta mahai inguruak egongo dira abenduaren 19ra arte.
Gauzak holan dirala, zemendiaren 8an emongo dan ‘The Filth and the Fury’ filmaren ondoren, zemendiaren 15ean, The Clash taldeari buruzko ‘The Clash: Westway to the World’ (2000) dokumentala ikusi al izango da. Zemendiaren 22an, AEBtako hardcore mobimentuaren inguruko ‘American Hardcore’ (2006) dokumentala eskainiko da, eta hilaren 29an, ‘Ghost in The Shell’ (1996) pelikulea.
Abenduan sartuta, Alberto Bocosek eta José A. Alfonsok landuriko ‘No acepto! 1980-1990. Diez años de hardcore, punk, ira y caos’ (2007) DVDa aurkeztuko dabe hilaren 13an Arte Ederren Fakultatean. Abenduaren 17an, Eriz Zapirain eta Iker Trebiñoren ‘Salda ba dago?’ (2002) dokumentala emongo dabe, eta 18an, ‘Negación punk en Euskal Herria’ berbaldia eskainiko dau Huan Porrah-k, ondoren ‘Artea eta Punk’ gaiari buruzko mahai-inguruari leku egiteko, Miren Jaio, Txema Agiriano (MEM), Mattin eta Oier Etxeberriagaz.
Abenduaren 19an, beste mahai-inguru bat izango da, ‘Euskal Herrian gaur egun, ba al dago Punkarik?’ izenburupean, Unai ‘Jevi’ UG (Planet 77, HalaBedi irratia), Iñigo Munster (Munster Records), Mamen Rodrigo, Josu Zabala eta Niko Vázquez-egaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!