Zazpigarren lana kaleratu dau Koma taldeak
2007-10-30 14:27 MusikeaHiru urte diskorik atara barik egon ostean, Iruñeako taldeak Sakeo, 13 abestiz osotutako lana argitaratu dau Maldito Records zigiluagaz. Laukote nafarrak betiko metal doinuei eutsi deutso zazpigarren lan honetan.
Hiru urte diskorik atara barik egon ostean, Iruñeako taldeak Sakeo, 13 abestiz osotutako lana argitaratu dau Maldito Records zigiluagaz. Laukote nafarrak betiko metal doinuei eutsi deutso zazpigarren lan honetan.
Aurtengo udabarrian eta udan grabau dabe diskoa, Zizur Nagusiko M.A.V. estudioetan. Talde nafarraren ohiko produktoreak egin ditu grabazinoa eta produkzinoa: Miguel Aizpunek. Diskoaren diseinua Paco Ramosen lana izan da.
Diskoa, besteak beste, ondorengo abestiek osotzen dabe: 'Sakeo', 'El Pato', 'La pelea', 'Jipis', 'La fiera nunca duerme', 'Buitres' eta 'Libertad condicional'.
1994. urtean sortu zan Koma eta, ordutik, hasierako laukote berak osotzen dau taldea: Natxo Zabala (gitarrea), Rafa Redin (bajua), Juan Carlos Aizpun (bateria) eta Brigi Duque (ahotsa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!