Bost konpainia euskaldun izango dira Tarregako antzerki jaialdian
2007-08-20 02:00 KultureaDeabru Beltzak, Taun Taun Teatroa, Kukai Dantza eta Logela Multimedia, Trapu Zaharra eta Iñaki Mata taldeak izango dira Katalunian, irailaren 6tik 9ra bitartean.
Euskal Herriko bost konpainiak izango dira Tarregako (Katalunia)
Fira Teatre al Carrer kale antzerkiko aurtengo jaialdian. Deabru Beltzak, Taun Taun Teatroa, Kukai Dantza eta Logela Multimedia, Trapu Zaharra eta Iñaki Mata dira talde horreek, Bande déplacée, Batuta, Latidos, Vis a Vis eta Barreras lanakaz.
Deabru Beltzak, Taun Taun Teatroa, Trapu Zaharra, Kukai zein Logela Multimedia taldeak lehenago be izan dira Tarregako Firan. Deabru Beltzak konpainia antolatzaileek konbidauta joango da eta Euskal Herriko beste lau konpainiak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatu eta sustatutako Euskal Teatroa ekimenaren barruan doaz. Jaialdia irailaren 6an hasi eta 9an amaituko da.
Jantza urbanoa, sua eta erritmoa dira Deabru Beltzak konpainiaren Bande deplacée lanaren oinarri nagusiak.
Jantzea, musikea eta ikus-entzunezkoak buztartuz eta Euskal Herriko jantza tradizionala oinarri legez hartuta antolatu ditue ikuskizunak Kukai eta Logela Multimedia taldeek. Igaz be parte hartu eban Kukaik Tarregako Firan, OteHitzari biraka lanagaz.
Musikearen historiako pieza ezagunetan oinarrituta, bizitzaren hainbat alderdiren ganeko metaforea eskaintzen dabe Taun Taun Teatroa konpainiaren txotxongiloek.
Taun Taun Teatroa konpainiako kidea dan Iñaki Matak Barreras izeneko bakarkako lana aurkeztuko dau Tarregan. Bizitzan egunero aurre egin beharreko traben ganeko gogoetea da lan hori.
Trapu Zaharra konpainiak, azkenik, finantzen munduaren inguruko gogoetea egingo dabe Vis a Vis obran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!