Elvis gogoan

Bizkaie! 2007-08-14 02:00   Musikea

Sony BMG diskoetxeak ‘The King’ diskoa kaleratu dau Elvis Presleyren heriotzaren 30. urteurrena gogoratzeko. CDa bikotxa da eta 52 abesti batzen ditu, Elvisen obrearen garrantzia eta bere musikea goraipatzeko asmoz.

Sony BMG diskoetxeak ‘The King’ diskoa kaleratu dau Elvis Presleyren heriotzaren 30. urteurrena gogoratzeko. CDa bikotxa da eta 52 abesti batzen ditu, Elvisen obrearen garrantzia eta bere musikea goraipatzeko asmoz, 1977ko abuztuaren 16an bere etxeko bainugelan hilda aurkitu ebeneko 30 urte beteten diranean.

Diskoan sartu diran kanten artean dagoz ‘Heartbreak Hotel’, ‘Blue Suede Shoes’, ‘Jailhouse Rock’, ‘King Creole’, ‘Don't Be Cruel’, ‘Love Me Tender’, ‘Suspicious Mind’, ‘In The Guetto' edo ‘Can't Help Falling In Love’ klasikoak.

‘The King’ 23 urteko ibilbidearen laburpena da. Urte horreetan, Elvisek 101 single eta 77 disko argitaratu zituan, estudioko eta zuzeneko diskoak eta bildumak tartean. Danetara, bere lanen 1.000 miloe ale baino gehiago saldu dira.

CD bikotx barriak batzen dituan abestiak bere garai guztiak jasoten ditu, 1954an egin eban lehenengo grabazinotik (‘That's All Right’), hil ondoren 1977an argitaratu zan ‘My Way’ abestira arte. Ganera, ‘Welcome To My World’ eta ‘If I Can Dream’ lako gehigarriak be jaso dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu