‘Udako jaialdiak’ egitaraua 70 ekitaldik osotzen dabe

Bizkaie! 2007-06-27 02:00   Musikea

Kulturako Foru Sailak bultzatutako 'Udako Jaialdiak' egitaraua asteburu honetan jarriko da martxan Bizkaiko 8 herritan. Danetara, 70 bat kontzertu eskainiko dira, hainbat estilo eta joeratakoak.

Kulturako Foru Sailak bultzatutako Udako Jaialdiak egitaraua asteburu honetan jarriko da martxan Bizkaiko 8 herritan. Danetara, 70 bat kontzertu eskainiko dira, hainbat estilo eta joeratakoak.

Musika-jaialdi ziklo honek Bizkaiko hainbat herri bisitauko ditu kultur bizitzea dinamizau eta ugaritzeko asmoagaz. Udaldirako berenberegi diseinautako egitaraua da eta, horregaitik, errepertorioa oso zabala da. Herri musikea eta musika klasikoa, folk, jazz, bandak, pop, rock eta beste hainbat estilo jorratuko ditue musikariek.

Era berean, ziklo horren barruan Euskal Herriko eta batez be Bizkaiko kontzertista, solista eta musika-taldeen sustatze lana egitea da Aldundiaren helburua.


Jarduera azpimarragarrienak

Ziklo honi bagilaren 29an, barikuan, emongo jako hasierea Gernikan eta abuztuaren erdi aldira arte iraungo dau, zortzi udalerritan.

Jardueren artean honako honeek nabarmendu daitekez: Kepa Junkeraren kontzertua HIRI disko barria aurkezteko (Karrantzan) San Petersburg-eko 'Mariinsky' antzerki konpainiako Valeria Stenkina soprano errusiarra (Lekeition); ‘Gospel Factor’ gospel talde ezaguna (hori be Karrantzan); Ruper Ordorika kantaria (Elorrion); Enfield Gramm School and Concert Band britainiarrak (Lekeition); The Diego Brothers Jazz deritxan jazz-talde euskalduna (Plentzian), edo Spanish Brass Luur Metals haize bostekoa (Gorlizen eta Lekeition).

Udako kontzertu horreekaz batera, Aldundiko Kultura Sailak ‘Udagoieneko kontzertuak’ deituriko musika zikloa antolatuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu