Jokin Zaitegi eta Xabier Lizardi idazleen gutunak argitaratu ditue

Bizkaie! 2007-05-25 02:00   Kulturea

Gipuzkoako Foru Aldundiak Jokin Zaitegi eta Xabier Lizardi idazle klasikoen gutunak jasoten dituen liburuak argitaratu ditu. Paulo Iztueta, Lourdes Otaegi eta Jon Diez irakasleek jaso ditue liburuen idatziak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Jokin Zaitegi eta Xabier Lizardi idazle klasikoen gutunak jasoten dituen liburuak argitaratu ditu. Paulo Iztueta, Lourdes Otaegi eta Jon Diez irakasleek jaso dituez liburuen idatziak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ‘Memoria, identidadea eta giza eskubideak’ lana osotzen dabe liburuek. Memoria historikoari eustea da lanaren helburua, foru erakundeko iturriek adierazotakoaren arabera.

‘Gerra Zibilaren 70. urteurrenak aukerea emoten deusku gure memoria aldarrikatzeko. Urteurrena ez da jazoera jakin batzuk gogoratze hutsa; gerrateak arlo askotan izan eban eragina gogoratzeko be balio dau. Horreetako bat da zentsureak eta errepresinoak literaturan eta pentsamentuan ekarritako amaierea, batzuentzat, eta erbesteratzea, beste batzuentzat’, azaldu dabe.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, biografien eta gutunen azterketak gero eta garrantzitsuagoak dira gizarte zientzietan eta, batez be, literaturan, historian eta soziologian, egileak eta garai oso bat ezagutzeko.

Honetan, Xabier Lizardik idatzitako gutunak oso aberasgarri dira pasa dan mendeko lehen herena ezagutzeko eta, batez be, gerratearen testuingurua, Lizardiren dimensino politikoa be aintzat hartuta. Paulo Iztueta eta Lourdes Otaegi irakasleek ‘proiektu bikaina’ egin dabe poeteak idatzitako gutunak berreskuratuta eta aztertuta, euskal historiako garai baten eta orainaren artean zubi bat eregiteko.

Xabier Lizardiren gutunak liburu bakar batean jaso dira eta liburuaren 1.000 ale argitaratuko dira. Jokin Zaitegiren gutunak, barriz, hiru liburutan argitaratuko dira; lehenengoan, Zaitegiren liburukiak batuko dira eta beste bietan barriz, Zaitegiri egindakoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu