Heldu dira Euskadira Gernikako Bonbardaketearen 70. urteurrenera gonbidatutako nazinoarteko ordezkaritzak

Bizkaie! 2007-04-24 02:00

Juan José Ibarretxe lehendakariak harrerea egingo deutse gaur, apirilak 25, 11:30etatik aurrera Foru Hiriaren bonbardaketearen 70. urteurreneko ekitaldietan eta ‘Gernika Bakearen alde’ Deklarazinoaren irakurketan parte hartuko daben nazinoarteko ordezkaritzei. Aitatutako deklarazinoa Bakearen aldeko eta gerra zein Giza Eskubideen urraketa guztien kontrako manifestua da.

Juan José Ibarretxe lehendakariak harrerea egingo deutse gaur, apirilak 25, 11:30etatik aurrera Foru Hiriaren bonbardaketearen 70. urteurreneko ekitaldietan eta ‘Gernika Bakearen alde’ Deklarazinoaren irakurketan parte hartuko daben nazinoarteko ordezkaritzei. Aitatutako deklarazinoa Bakearen aldeko eta gerra zein Giza Eskubideen urraketa guztien kontrako manifestua da.

‘Gernika Bakearen alde’ Deklarazinoa zenbait hizkuntzatan irakurriko da, apirilaren 26ko 12:00etan, Batzar Etxean. Gernikako herritar guztiak bertara gonbidatuta dagoz, Miguel Angel Aranazek adierazo dauenez.

Mundu osoko urietako 50etik gora alkate eta udal ordezkari joango dira Gernika-Lumora, uriaren bonbardaketearen 70. urteurreneko ekitaldietara eta ‘Gernika Bakearen alde’ Deklarazinoaren irakurketan parte hartzera, Juan José Ibarretxe lehendakariagaz eta EAEko ganerako agintariakaz batera. Bertan egongo da, era berean, Adolfo Pérez Esquivel, 1980ko Bakearen Nobel sariduna.

Orain arte, zenbait uritako alkate eta udal ordezkariek adierazo dabe Gernika-Lumon egongo dirala. Ondokoak dira uri horreek: Hiroshima (Japonia), Volgogrado (lehengo Stalingrado, Errusia), Pforzheim (Alemania), Oswiecim eta Varsovia (Polonia), eta Casalecchio di Reno (Italia). Gainera, ‘Mayor for Peace’, ‘Auschwitzeko Nazinoarteko Batzordea’ eta ‘Hiri Martirien Munduko Batasuna’ erakundeetako presidenteak be bertan egongo dira.

Nazinoartetik Gernika-Lumora egindako bisitak joan dan astegoienean hasi ziran, Europako Demokrata eta Liberalen Aliantzako (ALDE) parlamentarioen ordezkaritza bat bertan egon zan eta; ordezkaritza horretako kideak Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Danimarka, Errumania, Hungaria, Luxenburgo, Finlandia, Estonia, Letonia, Bulgaria eta Herbeheretatik etorri ziran. Foru uriko alkateak, Miguel Angel Aranazek, harrerea egin eutsen guztiei udaletxean, eskerrak emonez ‘Gernika Bakearen alde’ Deklarazinoari emon eutsen atxikimenduagaitik.

Era berean, 1995ean Kimikako Nobel Saria jaso eban Mario Molina zientzialari mexikarrak Gernika-Lumo bisitau eban joan dan astegoienean. Molinak ozono geruzari buruz egindako ikerketengaitik jaso eban Nobel Saria, eta atxikimendua emon eutsen ‘Gernika Bakearen alde” Deklarazinoari.

Egun eta ordu berean, Gernikako Deklarazinoa Buenos Aires, Mexiko DF, Santiago (Txile), Rosario, Mar de Plata, Bahía Blanca, Montevideo, Boise, Sidney, New York eta Madrilgo leku esanguratsuetan irakurriko da.

Bonbardaketearen 70. urteurreneko ekitaldi-egitarauaren elementu nagusi gisa, Foru Plazan erakusketa bat egingo da, originala, ikus-entzunezkoa eta parte-hartzailea. ‘Bisita esperientzialen kontzeptuaren alde egin dogu, uriko alkarteek egindako lan dokumental eta erakusketa-lan bikainek balio erantsia izan dagien. Era horretara, etorkizunean, Bakearen Museoan plazaratutakoa osotuko litzateke, azaldu dau alkateak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu