Leioako Umore Azokeak 45 konpainia batuko ditu maiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitartean

Bizkaie! 2007-04-12 02:00   Kulturea

Leioako plazak eta kaleak antzerkiaren adierazpen guztiakaz beteko dira maiatzaren 31tik bagilaren 3ra, txotxongiloak, zirkua, kalejirak, umorea, musikea eta malabareak izango baitira Umore Azokan. Aurtengo edizinoan nazinoarteko 14 konpainia, Estadu espainiarreko beste 15 eta 16 euskal konpainia izango dira.

Leioako plazak eta kaleak antzerkiaren adierazpen guztiakaz beteko dira maiatzaren 31tik bagilaren 3ra, txotxongiloak, zirkua, kalejirak, umorea, musikea eta malabareak izango baitira Umore Azokan. Aurtengo edizinoan nazinoarteko 14 konpainia, Estadu espainiarreko beste 15 eta 16 euskal konpainia izango dira. Gainera, lau euskal talde argentinar eta uruguaiar artisten lankidetzeagaz ibiliko dira. Danetara, 45 taldek aurkeztuko ditue euren azken lanak, jasotako 300 proposamenetatik aukeratuak.

2007ko Umore Azokara hurreratzen diranek estreinaldi ugari ikusi ahal izango dabe eta honezkero Leioako ferian proposamen finkoak diran ‘El Espacio de Ilusión’ eta ‘Las Artes del Cielo’ guneak bueltatuko dira. Aurkeztuko diran proposamenen artean bost euskal estreinaldi izango dira: Latirili Teatro, Deabru Beltzak, Organik eta El Destilador De Ideas & Lesnadies eta La Pez leioarra.

Estadu espainiarretik zortzi estreinaldi helduko dira: Musical Sport, Riki López, Belladona Teatro, Producciones Cachivache eta Nora, La Calabaza, Vagalume Teatro, Suroeste Teatro eta La Ruta. Azken honeek, Teatro Corsariogaz batera Kultur Leioako antzokia erabiliko dabe, aretoko ikuskizunak dira eta.

Malabarak, magia, sua eta umoreari eskainitako esparruan, ‘Espacio de Ilusión’ deitutakoan, nazinoarteko hamar konpainia eta bederatzi estreinaldi ikusiko dira. Ganera, Kataluniatik heldutako zenbait konpainia astegoien osoan zehar ibiliko dira zirku diziplina desbardinak erakusten, ‘Las Artes Del Cielo’ gunean.

Umore Azokea Leioako Udalak antolatzen dau, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Espainiako Kultura Ministerioaren laguntzinoagaz batera. Lau egunez, Leioak aukera parebakoa eskaintzen dau publikoak, konpainiak, banatzaileak, programatzaileak eta prentsa antzerki hutsagaz batera biziteko.

Era berean, harremanak sortzeko, ideiak alkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emonaldiak kontratetako aukerea bee emoten dqu, antzerkia eguneko 24 orduetan bizi ahal izateko foroa bihurtzen baita herri bizkaitarra.

Kaleko antzerkia ardatz dala, Leioako Umore Azokeak, urterik urte, Euskal Herriko, Estaduko eta atzerriko konpainia garrantzitsuak ekarri ditu, obra ugari estreinau ditu eta, aldi berean, artista barriei euren lanak erakusteko aukeera emon deutse; horri guztiari esker finkatu egin da azokea. Umore Azokeak fresko irauten dau, beteranotasunaren eta gaztetasunaren nahasteari esker, antolatzaileek adierazo dabenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu