Eudelek eta HAEEk Bardintasun Legeari buruzko prestakuntza-jardunaldia antolatu dabe
2007-03-15 01:00Espainiako Diputaduen Kongresuan Bardintasun Legea gaur, martiak 15, onartuko dala eta, Euskadiko Udalen Elkarteak eta Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeak prestakuntza-jardunaldi bat antolatu dabe gaurko, Euskadiko udal arduradunei legeak jasoten dituan eta maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan aplikau beharko dituen alderdi barriak ezagutarazoteko.
Espainiako Diputaduen Kongresuan Bardintasun Legea gaur, martiak 15, onartuko dala eta, Euskadiko Udalen Elkarteak eta Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeak prestakuntza-jardunaldi bat antolatu dabe gaurko, Euskadiko udal arduradunei legeak jasoten dituan eta maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan aplikau beharko dituen alderdi barriak ezagutarazoteko.
Eudeleko iturriek adierazo dabenez, Bardintasun Legea barriro itzuliko da gaur Kongresura, behin betiko onartzeko, martiaren 7an Senadutik pasau ostean, talde guztien babesagaz eta PPren abstentzinoagaz. Araudi barri hau Eusko Legebiltzarrak onartu dauen eta, era berean, Euskadiko botere publikoek arlo honetan izan behar daben jardunbidea zehazten dauen Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeari gehitu jako.
Esangura horretan, Eudelek eta HAEEk jardunaldi bat antolatu dabe Estaduko Legea onartuko dan egunerako. Jardunaldiaren bitartez, Euskadiko udalei jakinarazo gura jake zein betebehar dituen araudi barriaren arabera, kontuan hartuta, besteak beste, maiatzeko udal hauteskundeetarako hauteskunde-zerrenden eraketan eragina izango dauela.
Legearen arabera, hauteskunde-zerrendetan eta botere publikoek egindako izendapenetan, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izan behar da, eta, ondorioz kasuan kasuko aldaketak egin behar dira Hauteskunde Legearen Xedapen gehigarrietan.
Beraz, udal hauteskundeetara aurkezten diran kandidaturek emakume eta gizonen arteko eraketa orekatua izan behar dabe, izan be, zerrenda horreetan, sexu bakotxak gitxienez % 40ko presentzia izan behar dau. Bete beharreko plaza kopurua bostetik beherakoa danean, kopuru-orekatik ahalik eta hurren egon behar da, % 40ko gitxieneko portzentajeari eutsiz beste kasuetan, bosteko tarte bakotxean.
Presentzia orekatu hori 5.000 biztanletik gorako udaletan baino ez da nahitaezkoa izango hauteskunde honeetan; hau da, EAEn, 67 udalen kasuan da nahitaezkoa. 2011tik aurrera, barriz, 3.000 biztanletik gorako udaletan izango da nahitaezkoa, eta, ondorioz, gaur egungo biztanleria zifrak aintzat hartuta, 85 udaletan izango litzateke nahitaezkoa.
Jardunaldia Eudelek Bilbon daukan egoitzan izango da, eta Euskadiko udaletako 50 persona baino gehiago bertaratuko dira. Jardunaldian, bertaratutakoek aukerea izango dabe bardintasun arloko legeria barriak udalentzat dituan inplikazinoak aztertzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!