Etxabe, Perea eta Agirre aurrera Nafarroa eta Arabako txapelketetan
2007-03-05 01:00 BertsolaritzeaJoxe Juan Zubieta ‘Etxabe’-k Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela lortu dau astegoienean Goizuetan jokatutako bigarren finalaurrean.
Arabako Txapelketan, barriz, Oihane Perea eta Manex Agirre finalaurreetarako sailkatu dira.
Joxe Juan Zubieta ‘Etxabe’-k Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela lortu dau astegoienean Goizuetan jokatutako bigarren finalaurrean. Ganera, puntuazinoagaitik, Julen Zelaieta be finalean sartuko da ia seguru. Lehen finalaurrean, Iñigo Olaetxeak saioa irabazi ostean, zuzenean lortu eban finalerako txartela eta Jon Barberenak be, puntuazinoagaitik ia seguru dauka martiaren 24ko finalean parte-hartzea.
Hirugarren eta azken finalaurrea datorren zapatuan, martiaren 10ean jokatuko da Berriozarko Musika Eskolan. Kantauko dabenak, barriz, ondokoak izango dira: Xabier Silveira, Erika Lagoma, Miel Mari Elosegi ‘Luze’, Oskar Estanga, Aritz Saragueta eta Alazne Untxalo.
Arabako Txapelketea
Aastegoienean Eskuernagan eta Araian jokatutako saioetan, Oihane Perea eta Manex Agirre nagusitu dira, hurranez hurran, Izar Mendiguren eta Iñaki Viñaspre sailkapeneko biagrren postuan itxita. Orain astebete Amurrion jokatutako kanporaketan Zigor Enbeitak irabazi eban eta, beraz, hiru horreek zuzenean sailkatu dira finalaurreetarako. Puntuen arabera, barriz, ondokoak sartu dira:
1. Zigor Enbeita 162
2. Oihane Perea 160,5
3. Asier Otamendi 157
4. Izar Mendiguren 154,5
5. Manex Agirre 154
6. Serapio Lopez 152
7. Ruben Sanchez 151
8. Juan Mari Juaristi 151
9. Iñaki Viñaspre 149
10. Andere Arriolabengoa 147,5
11. Rikardo Gonzalez de Durana 144
12. Felipe Zelaieta 141,5
Finalaurreak:
- Zigoitia, 07-03-18
Zigor Enbeita
Manex Agirre
Izar Mendiguren
Ruben Sanchez
Iñaki Viñaspre
Felipe Zelaieta
- Aramaio, 07-03-25
Oihane Perea
Asier Otamendi
Serapio Lopez
Juan Mari Juaristi
Andere Arriolabengoa
Rikardo Gonzalez de Durana
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!