Iñaki Urkizu, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariorde barria, Jesus Maria Bilbao ‘Jerry’-ren ordez

Bizkaie! 2007-01-26 01:00   Musikea

Jesus Maria Bilbao Estefania, musika giroetan ‘Jerry’ izengoitiaz ezagunagoa dana, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariorde kargutik jubilau barri da, erakunde honetan 37 urte egin eta gero.

Jesus Maria Bilbao Estefania, musika giroetan ‘Jerry’ izengoitiaz ezagunagoa dana, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariorde kargutik jubilau barri da, erakunde honetan 37 urte egin eta gero. Aukeraketa prozesu baten ondoren, musikearen kulturea sustatzeko hainbat erakunde batzen dituan BilbaoMusika udal erakunde autonomoko Kontseiluak Iñaki Urkizu Kerejeta Bandako zuzendariorde izentau barri dau.

Jesus Maria Bilbao (Getxo, 1941) ‘ia ondorengorik itxi ez dauen musikari mueta baten ordezkaria’ da, Bilboko Udal Bandaren historia batzen dauen liburu argitaratu barriak dinoanez. ‘Askotariko instrumentujole honek klarinetea, saxofoia eta fagota erabili ditu bere bizitza profesionaleko une desbardinetan, Bilboko musika-bizitzako giro guztietan parte hartu dauelarik’.

’Jerry’-k Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioan ikasi eban, eta 1970an Bandan sartu zan klarinetejole legez. 1983an fagot-jole plazea lortu eta hurrengo urteetan instrumentu horren inguruko irakaskuntzan ibili zan Bilboko Orkestra Sinfonikoaren barruan. Urbano Ruiz Laordenen konfiantzazko gizona izan zan, eta Urbanoren heriotzean (1995an) Udal Musika Bandako batutea hartu eban ordezko zuzendari bezela. Autoreen Alkarte Nagusiko (SGAE) kidea da, ‘Txistulari’ aldizkariko kolaboratzailea (herri giroko doinuak egin ditu tresna horretarako), eta flauta eta albokea joten ikasteko zenbait metodoren egilea be bai. Han-hemenka batutako sariez eta irakaskuntzan lortu dauen esperientzia zabalaz gan, txistua, fagota eta pianoa alkartzen dituan Axlor hirukotearen sortzailekidea be izan da.

Bandako zuzendariorde karguan lekukoa hartu deutson Iñaki Urkizuri jagokonez, zortzi urtegaz hasi zan tronpetea joten bere jaioterrian, Beasainen, familiako tradizinoari jarraituz. Musika-tresna horren bitartez zenbait bandatan lan egin eban Donostiako goi-kontserbatorioan ikasketak osotzen zituan bitartean. Ondoren, musika-eskola desbardinetako irakaslea eta zenbait taldetako kolaboratzailea izan da, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Gipuzkoako Talde Barrokoa, Araba Brass Taldea edota Gasteiz Big Band dalakoa tarteko dirala. Horregaz batera, ospe ona lortu dau euskal musikea batu, transkribidu eta egokitzeko egin dituan lanen haritik. 1998tik hona Ertzaintzako Musika Bandako zuzendaria da, talde horretako tronpetajole bakarlaria be izan dalarik. 700 kontzertu baino gehiago zuzendu eta hainbat diskoren grabazinoetan parte hartu dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu