Artxandako Funikularrak web-orri barria dauka zerbitzuei, historiari eta inguruari buruzko informazinoagaz
2007-01-12 01:00Artxandako Funikularrak informazio guztia erabiltzaileen eskura jarri dau bere web-orri barrian. Bertara Bilboko Udaleko orriaren bidez (Udal Zerbitzuen bitartez) edo honako helbidetik sartu daiteke: www.bilbao.net/funicularartxanda
Artxandako Funikularrak informazio guztia erabiltzaileen eskura jarri dau bere web-orri barrian. Bertara Bilboko Udaleko orriaren bidez (Udal Zerbitzuen bitartez) edo honako helbidetik sartu daiteke: www.bilbao.net/funicularartxanda
Argazki artxibategi bat, Artxanda mendian kokatutako enpresei buruzko datuak eta bere orrietara sartzeko aukerea eta inguruari buruzko informazinoa dira orri horren alderdi interesgarrienetariko batzuk. Horrezaz gan, egungo barriak be eskaintzen dira, esaterako Bizkaiko eskola-haur guztiei martiaren 23ra arte zuzendutako marrazketa eta idazketa lehiaketea, azken hau euskeraz zein gaztelaniaz.
Bilboko Udaleko iturrien arabera, funikularraren beraren ingurua ezagutzea da webgune barri honen helburu nagusienetariko bat. Bertan, mendi-ibilaldiak egiteko gomendioak eskaintzen dira.
Gainera, erabiltzaileak bidaia ‘birtuala’ egiteko aukerea dauka web-orriaren bidez (joan zein etorrikoa), webgunean sartutako bideoei esker. Hainbat datu eskura izango dau geltoki desberdinetara zelan heldu jakiteko, baita GPRS koordenadak be.
Ia miloe erdi bidaiarik (482.603) erabili eben funikularra igaz, hau da, 2005an baino 30.000 gehiago; horrenbestez, erabiltzaileen kopurua % 6,59 igon da. Igoera horren ondoren, Funicular de Artxanda, S.A. enpresak urte barriari hobekuntza eta modernizazino erreformakaz egingo deutsoo aurre.
Datorren zezeiletik aurrera, energia etenak dagozanetarako sistema bat abian jarriko da, zerbitzuan etenik egon ez daiten. Aitatutako sistemeak tensino beherakadea detektau orduko motorrari ez deutso gelditzen itxiko eta segurtasun galgek geldialdia ebitauko dabe. Ganera, sistema informatikoak be beti eraginkor egongo dira, energia etenek eragindako konfigurazino aldaketei aurre eginaz.
Traba arkitektonikoak kentzea aurtengo beste helburuetako bat da. Arrapala gitxiko aldatz batzuek eskailerak ordezkatuko dabez hurrengo asteotan. Esangura horretan, hobekuntza nagusien artean dago, beheko geltokiari jagokonez, egungo sarrerako eskailera zatiko bi herenak kentzea eta horren ordez aldatz bat eregitea. Era berean, argietan eta braille lengoiako erliebeak dabezan seinaleetan hobekuntzak izango dira.
Goiko geltokian, egungo eskailerak kendu eta bidaiariak sarrera bikotxeko igogailu batek sarrera halleraino eroango ditu. Era berean, geltoki honetan kokatutako komun publikoak aldatuko dira, mobiduteko arazoak dabezan personek erabili ahal izateko. Gainera, bi bagoietako behe konpartimentuetako ateak aldatuko dira eta metro bateko zabalera erabilgarria jarriko jake.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!