'Larrialdietarako irteera', Txuma Murugarrenen igesbidea

Bizkaie! 2006-11-30 01:00   Kulturea

Berriako zutabeetan idatzitakoen aukeraketa bat eta argitaratu bako testuak batu ditu egileak eta istorio txikiak, solteak, bata bestaren artean kateatu bakoak izan arren, 'danen ezaugarria da emozinoa, sentimentua'.

Sasoi Ilunak taldean eta geroago bakarlari, kantari eta testugile legez ezagutu dogu Oreretan jaio baina erabat bizkaitartutako sortzailea. Aspaldion, barriz, Berria egunkarian zutabegile dabil eta idazle ofizioari gustoa hartuta, 'Larrialdietarako irteera' liburua plazaratu dau Gaztelupeko Hotsak argitaratzailearen '33 iraultza minutuko' sail barria estreinatuz.

Berriako zutabeetan idatzitakoen aukeraketa bat eta argitaratu bako testuak batu ditu egileak eta istorio txikiak, solteak, bata bestaren artean kateatu bakoak izan arren, 'danen ezaugarria da emozinoa, sentimentua'.

Txuma Murugarrenek zehaztu dauenez, 'Gai sozialetatik aparte, personak, uriak eta hondartzak, kezkak, bildurrak, balizko maitasuna, amesa eta errealidadearen arteko burrukak... betiko ajeak batu dodaz, beti be gizakiaren unibersoan oinarrituta. Karga emotibo handia dago liburuan eta, jakina, lerro artean, norberaren bizitzako pasadizuak be badagoz'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu