Itaka, umezarotik nerabezarora

Saioa Torre Gereketa 2006-11-30 01:00   Musikea

Zumaiatik mundura zabaldu gura dabe euren musikea eta ilusinoz beteta dagoz Aitor Aizpurua ahotsa, Iban Rubio baxua, Jon Brakamonte gitarrea eta Unai Elizagirre bateria, Itaka taldeko kideak. ‘Nerabe’ izentau dabe euren lehenengo lana, ‘diskoa gure umezaro musikaletik heldutasunera heltzeko pausua dalako’.

Rock gogorra egiten dabe, bortitza. Akaso, Kuraia taldearen ikutua igarten jake euren abestietan eta horretan eragin zuzena izan leike teknikari lanetan ibili dan Mikel Kazalisek, bera Kuraiako kidea baita. Letrei jagokenez, gazteei eragiten deutsen gaiez idatzi dabe, diskoaren izenburuari ohore egin guran edo.

Taldea orain dala lau urte sortu zan eta Euskadi Gaztea irrati-kateko maketa lehiaketan fin ibili ziran. Orduan jaso eban Agus Barandiaran Baga-Biga diskoetxeko arduradunak mutil gipuzkoarren barri eta euren lehenengo proiektuari ekitea erabagi eban.

Aurkezpen kontzertua Beasainen egingo dabe abenduaren 13an eta aurrerantzean be zuzenekoak emoten jarraitzeko asmoa daukie, orain arte be horretan ibili dira eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu